219. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Virgen del Castillo Zahar Etxeko 2016ko plantilla organikoaren aldaketa. Behin betiko onespena

Miranda Argako Udalak, 2016ko irailaren 29an egin bilkuran, ondotik ematen diren erabakiak hartu zituen, onesteko Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren plantilla organikoaren aldaketa eta 2016ko lan publikoaren eskaintza, hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan eta Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko araudia onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarriari jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, plantillaren aldaketa Idazkaritzan egon zen ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zitzaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez zitzaten.

Hasierako onespenaren iragarkia 2016ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ean, eta ohartarazi zen erreklamaziorik aurkeztu ezean behin betiko onetsitzat joko zela, jendaurreko epea iragan ondoren.

Jendaurreko epea iragan denez espedientean ez alegaziorik ez erreklamaziorik bildu gabe, aipatu plantillaren aldaketa behin betiko onetsitzat jo da. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatua bete beharrez, argitara ematen da Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren plantilla organikoaren aldaketa eta 2016ko lan publikoaren eskaintza.

Miranda Argako Udalak, 2016ko irailaren 29an egin bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

Lehenbizikoa.–Erabaki da hasiera batean onestea, 2016. urterako, Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren plantilla organikoaren aldaketa eta haren zerbitzuko langileen zerrenda osagarriak, horretarako tramitatu den espedientean jasotzen den bezalaxe eta ondotik ematen denari jarraikiz.

MIRANDA ARGAKO VIRGEN DEL CASTILLO ZAHAR ETXEA

Aldaketa 2016ko plantilla organikoan

Aldi baterako lan-kontratudunak.

4. Zaintzaileak: Bost (5) lanpostu lanaldi osoan, zortzi (8) lanaldi erdian eta bat (1) lanaldiaren %67an. Lanpostu hutsak betetzeko eta ordezkapenak egiteko hurrenkera finkatu da.

Lan-kontratudunen zerrendak.

4. a) Lanaldi osoko zaintzaileak:

–García Elorz, María Pilar.

–Virto Tápiz, María Carmen.

–Ibáñez Argaña, M.ª Visitación.

–Zabaleta Ibero, Silvina.

–Ibero Pérez, Ana María.

b) Lanaldi erdiko zaintzaileak:

–Iradiel Ibáñez, María Teresa.

–Luquin Suescun, Virginia.

–Vidarte Romano, Cristina.

–Sesma Alcalde, Amaya.

–Sesma Gil, Benita Flor.

–Río Artaso, Amaya Del.

c) Lanaldiaren %67an ari den zaintzailea:

–Moreno Martínez, María José.

Kontratuak ostalaritzako hitzarmenari lotuko zaizkio, eta lanpostuak behin betiko bete arte izenpetu dira (bitarteko kontratuak).

Lan-kontratudunen lanpostu hutsak.

Ondoko lanpostuak lanpostu hutsak izanen dira:

Lanpostuak: zaintzaileen bi lanpostu. Bitarteko gisa kontrataturik, harik eta lanpostua bete arte. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lan baldintzak: lanaldi erdian. Lanpostu hutsak.

Bigarrena.–Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren 2016ko lan publikoaren eskaintza onestea.

2016. urterako lan publikoaren eskaintza

Lanpostuak: zaintzaileen bi lanpostu. Bitarteko gisa kontrataturik, harik eta lanpostua bete arte. Sarbidea: oposizio-lehiaketa, 113/1985 Foru Dekretuaren 42.2.a) artikulua. Lan baldintzak: lanaldi erdian. Lanpostu hutsak.

Miranda Argan, 2016ko azaroaren 4an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1612504