219. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2017ko ekitaldiko karga-tasak. Hasierako onespena

Elizagorriko Udalak, 2016ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, besteak beste erabaki zuen 2017rako karga-tasak finkatzea Hirilurreko nahiz landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioetan, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, Jarduera ekonomikoen gaineko zergan eta Hirilurren balio igoeraren gaineko zergan.

Espedientea, Udalaren Idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Elizagorrian, 2016ko urriaren 28an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1612260