219. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANA

2017ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Lanako Udalak, 2016ko azaroaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagun eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio eta alegazioak aurkez ditzaten.

Lana ibarrean, 2016ko azaroaren 4an.–Alkate udalburua, Eduardo Landa Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1612480