219. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

5. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2016ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko aurrekontuan 5. aldaketa egiteko espedientea, kreditu bereziari buruzkoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Esteribarren, 2016ko azaroaren 2an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1612377