219. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Aldaketa, 7. banaketa eremuko zerbitzu poligonoaren 1. sektorea urbanizatzeko proiektuan

Cascanteko Udalak, 2016ko urriaren 28ko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Hasiera batean onestea aldaketa 7. banaketa eremuko zerbitzu poligonoaren 1. sektorea urbanizatzeko proiektuan, Francisco Javier Malo Segurak Konpentsazio Batzordearen izenean eta hura ordeztuz aurkeztu proiektuaren eta eranskinen arabera. Xedea da onetsitako urbanizazio proiektua egokitzea Udalez gaindiko plan sektorialari, merkatalgune kolektibo handi bat ezartzeko, Inmuebles Calchetas SLk sustaturik.

Bigarrena.–Urbanizatzeko proiektu horren aldaketa hogei egunean jendaurrean edukitzea, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen iragarki oholean argitaratzen denetik aitzina, eta orobat iragarkia argitaratzea Nafarroan plazaratzen diren egunkarietan. Jendaurrean egon bitartean edonork aztertzen ahalko du urbanizatzeko proiektua, baita bidezko diren alegazioak aurkezten ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2016ko azaroaren 3an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1612400