219. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

2017. urteko karga-tasak

Cabredoko Udalak, 2016ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, honako hau erabaki zuen:

Alkate andreak parte hartzaileei oroitarazi die tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak onetsi beharra, 2017ko ekitaldi ekonomikoan egin dadin haren ordainarazpena, aplikatzen ahal diren arauekin bat.

Aurrekoa gorabehera, Cabredoko Udaleko Osoko Bilkurak honako hau erabaki du:

Lehenbizikoa.–2017ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak onestea:

–Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioak: %0,35.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3.

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan, denbora tarte bakoitzeko tauletan, eta populazio eskubidedunari begira (5.000 biztanle bitarte) ezarri gutxieneko portzentajeak finkatzea, baita %15eko karga-tasa ere.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Udalaren indizea, 1,1.

Bigarrena.–Erabaki hau iragarki oholean jarri eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Cabredon, 2016ko urriaren 27an.–Alkatea, Arantzazu Fernández Cayetano.

Iragarkiaren kodea: L1612380