219. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Aurrekontuko 1/2016 aldaketa. Hasierako onespena

Biurrun-Olkozko Udalak, 2016ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ondotik ematen den aldaketa 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean:

–Aurrekontuko 1/2016 aldaketa, “Olkozko UE-2 eta UE-3 urbanizazioa” kreditu gehikuntza egiteko; zenbateko osoa: 60.000 euro.

Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuan egin aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Biurrunen, 2016ko azaroaren 2an.–Alkate udalburua, Pablo Labiano Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1612372