219. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1698E/2016 EBAZPENA, urriaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasun Publikoaren, Administrazioaren eta Osasun Kudeaketaren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko arauak eman zituen abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera zehazteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emandako 408/2012 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboen lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera ezarri zen, eta batzorde horretako burua, kideak eta idazkaria izendatu ziren. Ondoren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen 31/2010 Ebazpenaren bidez, osaera aldatu zen, kide berri bat izendatu baitzen. Azkenik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 5eko 394E/2015 Ebazpenaren bidez, idazkari berri bat izendatu zen.

Aipatu abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren 15. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietako lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: agintaldia bukatzea izendatu zutenetik lau urte igarotzeagatik, karguari uko egitea, erretiroa hartzea edo dagokion batzordearen esparruan aritzetik uztea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 2ko 408/2012 Ebazpenaren bidez izendatutako kideek 4 urteko agintaldia bete dute. Hortaz, bidezkoa da haiek ordeztea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Isabel Ansa Erice andrea Osasun Publikoaren, Administrazioaren eta Osasun Kudeaketaren Ebaluazio Batzordeko burutzaren kargutik kentzea, eta Víctor Idoate García jauna eta Lázaro Elizalde Soto jauna, berriz, batzorde horretako kidetzaren kargutik.

2. Luis Gabilondo Pujol jauna Osasun Publikoaren, Osasun Kudeaketaren eta Administrazioaren Ebaluazio Batzordeko buru izendatzea.

3. M.ª Jesús Guembe Suescun andrea eta Nieves Ascunce Elizaga andrea Osasun Publikoaren, Administrazioaren eta Osasun Kudeaketaren Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea berriz.

4. Jorge Pascual del Río jauna eta Javier Aldaz Berruezo jauna Osasun Publikoaren, Administrazioaren eta Osasun Kudeaketaren lanbide karrerako Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposatuta, eta Vega García López, berriz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langile Batzordeak proposatuta.

Gisa horretan, honako hau da Osasun Publikoaren, Administrazioaren eta Osasun Kudeaketaren Ebaluazio Batzordearen osaera:

Batzordeburua: Luis Gabilondo Pujol jauna.

Batzorde kideak:

–M.ª Jesús Guembe Suescun andrea.

–Nieves Ascunce Elizaga andrea.

–Jorge Pascual del Río jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposatuta.

–Javier Aldaz Berruezo jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposatua.

–Jesús Gregorio Fernández Baraibar jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 4ko 31/2013 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Vega García López andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatua.

Idazkaria: Miguel Garatea Crelgo jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 5eko 394E/2015 Ebazpenaren bidez izendatua.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2.c) artikuluarekin bat eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduaren bidez egindako eskuordetzarekin.

Iruñean, 2016ko urriaren 13an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1612027