219. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

2017ko zerga-tasak

Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2016ko azaroaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2017ko ekitaldirako onestea ondoko zerga-tasa hauek:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,3104.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

–Lurren balio igoeraren gaineko zerga: %2,5 tarte guztietarako. Karga-tasa bakarra: %12.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,25 indizea.

–EIOZa: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4,25.

–Gasaren prezio publikoa: gehitutako erabiltzaileak: 1.400,33 euro gehi 2016ko KPIa.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuko da.

Erabaki honen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean paratu ere hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bertzenaz, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazten denetik aitzina.

Bargotan, 2016ko azaroaren 3an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, M.ª Cruz Merino Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: L1612398