219. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

2017rako karga-tasak, prezio publikoak eta tasak

Bakaikuko Udalak, 2016ko azaroaren 2an egin osoko bilkuran, zerga, tasa eta prezio publikoei dagokienez,

ERABAKI ZUEN:

Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioari %3ko karga-tasa eta landa-lurren ondasunen gaineko kontribuzioari, berriz, %0,80koa ezartzea.

–Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga (EIO): obra gauzatzeko aurrekontuaren %3,5.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga. 7/1996 Foru Legean orokorrean ezarritakoak.

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga. –%10, lurren balio igoeraren gainean.

Eguneratzeko portzentajea, balio igoera gertatzen deneko denbora tarteetan:

5 urte bitarte: %2,75.

10 urte bitarte: %2,5.

15 urte bitarte: %2,5.

20 urte bitarte: %2,5.

TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

–Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak:

  • DIN-A4-ko fotokopiak: 0,10 euro/orria.
  • DIN-A3-ko fotokopiak: 0,30 euro/orria.
  • Fax bidalketa, nazio barnean: 1 euro/orria.

–Pilotalekua: gauez erabiltzeko ordu bakoitzeko 4 euro erroldatuek, 8 euro kanpokoek.

–Ludoteka: 50 euro seme/alaba bakarra eta 40 euro bat baino gehiago.

–Etxerako egurraren loteak:

  • Etxerako egurraren lote batengatik, 20 euro izanen da 2017an.
  • Lotea eskuratzeko obra berariazko eta bereziak egin behar badira, lote bakoitzari proportzioan dagokion partea kobratuko da, Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen ez duen zatitik.
  • Menditik egurra ekarriz gero (urteko lotetik aparte), 600 euroko isuna jarriko da.
  • Urteko beste garai batzuetan, lotetik aparteko arbolak albienteak kubikatuko ditu. 0,018 euro/kiloa.

–Bideen ordenantzako zehapenen araubidea:

  • Enborrak garraiatzea, pisu sobera eramatea, euria edo elurra ari duela bideak materiala mugitzeko erabiltzea (kamioia, traktorea, mendiko ibilgailua...): 600 euroko isuna eta, gainera, bidea moldatzeko beharkizuna.
  • Abiadura gehiegizkoa: 100 euro, eta berriz ere eroriz gero, 600 euro.
  • Atal honetatik aparte gelditzen da aziendei bazka emateko garraioa, betiere neurriz egiten bada eta gehienez ere baimendutako pisua gainditu gabe.
  • Udalak beretako gordeko du jabeekin ordainak negoziatzeko eskubidea, garraioak pisu baimendua gainditzen duenean edo eguraldi txarra dagoenean egin behar denean.

–Zehapen araubidea, obrak Udalak aldez aurretik baimenik eman gabe egiten direnean:

  • Obra geldiaraztea baimena eskuratu arte.
  • 300 euroko isuna.

–Erabaki honek 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Bakaikun, 2016ko azaroaren 2an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L1612406