219. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Aurrekontuko 1/2016 aldaketaren espedientea (kreditu berezia). Hasierako onespena

Bakaikuko Udalak 2016ko azaroaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen aurrekontuko 1/2016 aldaketari buruzko espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284 eta 276. artikuluekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Udalaren Idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Erreklamazioak aurkezten ez badira, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Bakaikun, 2016ko azaroaren 2an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L1612405