219. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

475/2016 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Lanbide Heziketako Teknikari eta Goi Mailako Teknikari tituluak lortzeko probetarako deialdia egiten duena, 2016-2017 ikasturterako.

Gaur egungo gizarte panoraman, jendearen ezagutza eta gaitasuna lehen mailako elementuak dira gizartearen garapen kultural eta teknologikorako. Europar Batasuneko Hezkuntza eta Prestakuntza 2020 delakoaren esparru estrategikoak funtsezko helburua planteatzen du, estatu kideetako hezkuntza eta prestakuntza sistemen garapena bultzatzen jarraitzea. Hezkuntza sistemek, etengabeko ikasketaren ikuspegitik, baliabideak eskaini behar dizkiete herritar guztiei, beren gaitasuna ustia dezaten, eta oparotasun ekonomiko jasangarria eta enplegatzeko aukerak bermatu. Orobat, testuinguru horretan, Europar Batasunak enplegurako sustatzen dituen estrategia koordinatuak biztanleria aktibo kualifikatua lortzera bideratzen dira.

Ildo horretan, Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak 1.2 artikuluan ezartzen du funts publikoekin eusten den prestakuntzaren eskaintzak bizitza osoko prestakuntza bultzatuko duela, espektatiba eta egoera pertsonal eta profesional desberdinei egokituta. Orobat, 8. artikuluan ezartzen du Lanbide Heziketako tituluak ofizialak eta baliogarriak direla estatuaren lurralde osoan, eta lanbide kualifikazioen egiaztagiriak direla haien jabe direnentzat.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, 69.4 artikuluan, eskumena ematen die hezkuntza administrazioei Lanbide Heziketako tituluak lortzeko probak antolatzeko aldian behin, betiere 40. artikuluan ezarritako helburuak betetzen direla frogatuz gero.

Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuak 36. artikuluan xedatzen du hezkuntza administrazioei dagokiela proba horiek aldian behin antolatzea, eta, beren eskumenen esparruan, haien deialdia egitea gutxienez urtean behin, eta, orobat, zehaztea zein diren proba horien xedeko heziketa zikloetako lanbide moduluak, noiz den matrikulazio epea, zein egunetan eta zein ikastetxetan eginen diren eta zein izanen diren proben edukiei dagozkien curriculumak. Era berean, 37. artikuluan zehazten du zein diren probetan parte hartzeko baldintzak eta adinari buruzko betebeharrak.

Lanbide Heziketako Teknikari eta Goi Mailako Teknikari tituluak lortzeko proben deialdia Hezkuntza Departamentuak egiten duen apustua da, Lanbide Heziketako tituluak bizitzan zehar eskuratzeko bide hori sustatzearen alde.

Ikusita Lanbide Heziketaren Zerbitzuak Lanbide Heziketako Teknikari eta Goi Mailako Teknikari tituluak lortzeko sarrera proben deialdiaren alde emandako txostena, 2016-2017 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, bai eta, oro har, proba horiek garatzeko arauak ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lanbide Heziketako Teknikari eta Goi Mailako Teknikari tituluak lortzeko proben deialdia egitea, 2016-2017 ikasturterako.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari; Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuari eta Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuari (biak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzukoak), Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari, Eskolatze Bulegoari eta Argibide eta Agiri Bulegoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2016ko azaroaren 7an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

1. ERANSKINA

ARAUAK

Xedea

1. Nafarroan, 2016-2017 ikasturtean, Teknikari titulua eta Goi Mailako Teknikari titulua lortzeko probetarako deialdia egitea du xede ebazpen honek.

2. Probak zer titulu eta modulutarako diren, 2. eranskinean jasotzen da haien zerrenda.

3. Probak zer zentrotan eginen diren eta plaza kopurua ere, 2. eranskinean jasotzen dira.

4. 2016-2017 ikasturtean Teknikari titulua eta Goi Mailako Teknikari titulua lortzeko probetarako deialdiaren egutegia 3. eranskinean jasotzen da.

Proben helburua eta ondorioak

5. Lanbide Heziketako Teknikari titulua eta Goi Mailako Teknikari titulua lortzeko proben helburua da egiaztatzea izangaiek maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 40. artikuluan ezarritako helburuak eskuratu dituztela, abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren testuaren arabera, hezkuntzaren kalitatea hobetzeko.

6. Nafarroako Foru Komunitatean deialdiko titulu bakoitzerako ezarritako curriculumari buruzkoak izanen dira proben edukiak.

7. Lanbide moduluen arabera eginen da ebaluazioa.

8. Ebazpen honen bidezko probetan gainditzen diren moduluak ondorio guztietarako emanen dira gainditutzat Lanbide Heziketako tituluak zuzenean lortzeko egiten diren hurrengo deialdietarako edo Lanbide Heziketako ikasketak eskaintzaren edozein modalitatetan egiteko.

9. Proba hauek ez dute deialdirik agortzen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 51.4 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

10. Lanbide Heziketako Teknikari titulua edo Goi Mailako Teknikari titulua lortzeko, Nafarroako curriculumaren arabera dagokion heziketa zikloko lanbide modulu guztiak gainditu beharko dira, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 52.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Prozeduren bateraezintasuna

11. Ikasleak ezin dira ikasturte berean lanbide modulu berean matrikulatuta egon bi autonomia erkidegotan, ez eta aldi berean ere lanbide modulu berean eskaintzaren bide eta modalitate desberdinetan.

Orobat, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren arabera Lanbide Heziketaren kasuan kasuko tituluaren baliokidetzat hartzen den Lanbide Heziketako tituluren bat dutenak ere ezin izanen dira matrikulatu proba horietan.

Halaber, bateraezina izanen da, ebazpen honetan araututako probetan matrikulatzea eta, aldi berean, 2016-2017 ikasturtean, zer modulutan matrikulatzen den, haiei dagozkien gaitasun unitateetako lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedura batean parte hartzea. Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Lanbide Heziketako tituluak lortzeko proba libreak” izeneko tramiteen fitxan agertzen da bateraezintasun horri buruzko informazioa. Tramiteen fitxa hori helbide honetan dago:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5349/Pruebas-libres-para-la-obtencion-de-titulos-de-Formacion-Profesional

12. Teknikari titulua edo Goi Mailako Teknikari titulua lortzeko probetan matrikulatzeak eta, aldi berean, aipatu kasuetan matrikulatzeak edo parte hartzeak ofizioz ekarriko du dagokion moduluan egindako matrikula deuseztatzea, bai eta haietan atera daitezkeen emaitza akademikoak ere.

Inskribatzeko baldintzak

13. Ebazpen honen deialdiko Teknikari tituluak lortzeko probetan inskribatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) 18 urte izatea, eta gainera,

b) Ondoko titulu edo ziurtagirietako bat izatea:

–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua.

–Oinarrizko Lanbide titulua.

–Batxilergo titulua.

–Unibertsitateko tituluren bat.

–Lanbide Heziketako Teknikari titulua edo Goi Mailako Teknikari titulua.

–Ondorio akademikoetarako aurreko horietakoren baten baliokide diren beste ikasketa edo prestakuntza ikastaro batzuk gainditu izanaren ziurtagiria.

–Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria.

–Ikastetxe publikoetan edo hezkuntza administrazioak baimendutako ikastetxe pribatuetan erdi mailako heziketa zikloetara sartzeko berariazko prestakuntza ikastaroa gainditu izanaren ziurtagiria.

–Hasierako lanbide kualifikazioko programa bateko nahitaezko moduluak gainditu izanaren frogagiria.

–Erdi edo goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria.

–Unibertsitatean 25 urtetik gorakoak sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria.

14. Ebazpen honen deialdiko Goi Mailako Teknikari titulua lortzeko probetan inskribatzeko, bi baldintza hauek bete beharko dira:

a) 20 urte izatea, eta gainera,

b) Ondoko titulazio edo prestakuntza hauetakoren bat izatea:

–Batxilergo titulua.

–Unibertsitateko tituluren bat.

–Lanbide Heziketako Teknikari titulua edo Goi Mailako Teknikari titulua.

–Ondorio akademikoetarako aurreko horietakoren baten baliokide diren beste ikasketa edo prestakuntza ikastaro batzuk gainditu izanaren ziurtagiria.

–Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria.

–Goi mailako zikloetan sartzeko proba bat gainditu izanaren ziurtagiria, bide ematen duena eskaeraren xedeko moduluez osatzen den goi mailako heziketa zikloan sartzeko.

–Unibertsitatean 25 urtetik gorakoak sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria.

15. Baldintza horietako bat bete ezean edo aurretik aipatu diren bateraezintasunen bat izanez gero, proben deialdiko matrikula eta haietan lortuak izan daitezkeen emaitza akademikoak deuseztatuko dira.

Plazak gordetzea

16. Modulu bakoitzean, erreserba hauek eginen dira eskaintzen diren 40 plazako:

–2 plaza, desgaitasunen bat dutenentzat.

–2 plaza, goi mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat, goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.

–2 plaza, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituztela egiaztatzen duten pertsonentzat, ikasteko nahasmenduak eta arreta eskasiagatiko eta hiperaktibitateagatiko nahasmenduak izateagatik.

Modulu bakoitzean desgaitasunak dituzten bi lagun baino gehiago, edo errendimendu handiko bi kirolari baino gehiago, edo ikasteko nahasmenduen eta arreta eskasiagatiko eta hiperaktibitateagatiko nahasmenduen ondoriozko hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten bi lagun baino gehiago izanez gero, eranskin honen 27. eta 28. oinarrietan ezarritako onarpen irizpideen arabera prestatutako lehentasun zerrendako lehen biei esleituko zaizkie plazak.

Ikasle berezi horientzat erreserbatutako plazak betetzen ez badira, eskaintza orokorrekoei gehituko zaizkie.

Inskripzioa

17. Ziklo bakar bateko eta zentro bakar bateko lanbide moduluen arabera egin beharko da inskribatzeko eskaera.

Honela inskribatzen ahalko da:

–Bertaratuta: zer ziklo hautatzen den, hartarako azterketa egiten duen zentroan.

–Telematika bidez, on line (ziurtagiri digital balioduna izan beharko da horretarako), helbide honetan dagoen “Lanbide Heziketako tituluak lortzeko proba libreak” izeneko tramiteen fitxatik:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5349/Pruebas-libres-para-la-obtencion-de-titulos-de-Formacion-Profesional

18. Izangai bakoitzak inskripzio eskabide bakar bat aurkeztuko du, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Lanbide Heziketako tituluak lortzeko proba libreak” izeneko tramiteen fitxako ereduei egokitua.

Pertsona batek eskabide bat baino gehiago aurkezten badu, haietako bat ere ez da kontuan hartuko, eta prozesutik kanpo geldituko da.

19. Gehienez ere 1.000 irakastordura iritsiko da inskripzioaren xedeko eskaera osatzen duten lanbide moduluen kopurua. Irakastordu horiek gainditzen dituen modulu kopurua eskatuz gero, zentroak inskripzioaren eskaeran adierazitako ordenaren araberako inskripzioa eginen du lanbide moduluetan, curriculumeko gehieneko ordu kopurura iritsi arte.

1.000 ordu horiek kontatzeko, zer lanbide modulutarako eskatu gogo den baliozkotzea, haiexek hartuko dira kontuan.

Zer lanbide modulu egiaztatzeko eskaera egin gogo den, haiek ez dira inskripzio eskaeran adierazi beharko.

20. Ez da inoiz Teknikari titulua edo Goi Mailako Teknikari titulua lortzeko probetan parte hartuko, Lantokietako Prestakuntza izeneko modulutik salbuesteko bakarrik egiten denean.

21. Aukeratu den zentroan bertaratuta egiten den inskripzio eskaera haren administrazio bulegoetan aurkeztuko da, ebazpen honen 3. eranskinean azaltzen den deialdiaren egutegian ezarritako epean.

22. Erizaintzako zainketa lagungarriak izeneko erdi mailako heziketa zikloari dagozkion moduluetan inskribatuz gero:

–2015-2016 ikasturtean, zentro bakar batean, proba libreen deialdian moduluak gainditu, egiaztatu edo/eta baliozkotu zituzten pertsonek, zein zentrotan gainditu, egiaztatu edo baliozkotu zituzten modulu horiek, hartan aurkeztu beharko dute inskribatzeko eskaera.

–2015-2016 ikasturtean, zentro batean baino gehiagotan, proba libreen deialdian moduluak gainditu, egiaztatu edo/eta baliozkotu zituzten pertsonek, zein zentrotan gainditu, egiaztatu edo baliozkotu zituzten modulu horiek, haietako batean aurkeztu beharko dute inskribatzeko eskaera.

–Gainerakoek, proba egiteko aukeratu duten zentroan eskatu beharko dute inskripzio eskaera.

23. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aipatzen dituen egoitzetako edozein erabiltzen ahalko da eskaerak aurkezteko. Eskubide hori erabiliz, eskaera posta bidez igortzen bada, gutun-azal irekian aurkeztuko da, Posta Zerbitzuko funtzionarioak data eta zigilua jar ditzan gutuna ziurtatu baino lehen.

24. Inskripzioa gauzatzeko unean frogatu beharko da eranskin honetako 13. eta 14. oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen direla.

25. Inskripzio eskaerarekin batera aurkeztu beharko da eranskin honetako 27. eta 28. oinarrietan ezarritako onarpen taldeei dagokien dokumentazioa.

25.1. Lehen taldea:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, pasaportearena, nortasuna frogatzen duen bidaia agiri batena, bisarena edo atzerritarren identifikazio txartelarena.

b) Inskripzio eskaera hartzen duen zentroak jaso beharko du gainditu, egiaztatu edo/eta baliozkotutako moduluen batez besteko notari buruzko informazioa.

25.2. Bigarren taldea:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, pasaportearena, nortasuna frogatzen duen bidaia agiri batena, bisarena edo atzerritarren identifikazio txartelarena.

b) Zikloan sartzeko titulua edo prestakuntza akademikoa egiaztatzen duen ziurtagiriaren fotokopia, batez besteko nota adierazita.

c) Zer ziklotan inskribatzeko eskatzen den, haren moduluak gainditu izana frogatzen duen ziurtagiri akademikoaren fotokopia, kasu hori bada.

d) Zer modulutan inskribatzeko eskatzen den, haren tituluko gaitasun unitateak ofizialki frogatzen dituen dokumentuaren fotokopia, kasu hori bada.

25.3. Hirugarren taldea:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, pasaportearena, nortasuna frogatzen duen bidaia agiri batena, bisarena edo atzerritarren identifikazio txartelarena.

b) Zikloan sartzeko titulua edo prestakuntza akademikoa egiaztatzen duen ziurtagiriaren fotokopia, batez besteko nota adierazita.

c) Laneko esperientziaren egiaztagiria, dokumentu hauek aurkeztuta:

c.1) Soldatapeko langileentzat eta langile autonomoentzat edo beren gain ari direnentzat:

–Laneko esperientzia zer enpresa edo erakundetan eskuratu duen, haren ziurtagiria, datu hauek berariaz adierazita: kontratuaren iraupena, egindako jarduera eta zenbat denbora egin duen lan horretan. Beren gain ari diren langileen kasuan, tributudunen zentsuan altan egotearen ziurtagiria eskatuko da, urtebeteko antzinatasunarekin gutxienez, bai eta interesdunaren aitorpen bat ere, egindako jarduera adierazgarrienei buruz.

–Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria, non enpresa, lanbide kategoria, kotizazio taldea eta kontratazioaldia adieraziko baitira, edo, betiere, Langile Autonomoen Araubide Berezian izandako kotizazioaldia, edo, bestela, zuzenbidearen araberakoa den beste edozein frogabide.

c.2) Boluntario gisa, bekadun gisa edo antzeko modu batean lan egin dutenen kasuan:

–Zerbitzuak zer erakundetan egin diren, hark emandako ziurtagiria, berariaz adierazita honako hauek urte natural bakoitzerako: egindako jarduerak eta eginkizunak, zer urtetan egin diren eta horietan guztira sartutako ordu kopurua.

25.4. Laugarren taldea:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, pasaportearena, nortasuna frogatzen duen bidaia agiri batena, bisarena edo atzerritarren identifikazio txartelarena.

b) Zikloan sartzeko titulua edo prestakuntza akademikoa egiaztatzen duen ziurtagiriaren fotokopia, batez besteko nota adierazita.

25.5. Lau taldeetako bakoitzean, desgaitasunen bat izatea edo goi mailako edo errendimendu handiko kirolari izatea edo hezkuntza laguntzako berariazko premia izatea egiaztatzen duen dokumentazioa.

26. Hezkuntza Departamentuak egiaztatzen ahalko du inskribatutakoek aurkeztutako datuak edo/eta dokumentuak benetakoak diren edo ez. Haietan faltsutasunik badela egiaztatuz gero, deialditik kanpo geldituko da eta, hartan kalifikaziorik lortu bada, deuseztatuko da.

Onartzeko irizpideak

27. Ondoko irizpideei jarraituz ordenatuko da heziketa ziklo horietako moduluren batean inskribatzeko eskatzen duten ikasleen lehentasunezko zerrenda:

–Lehendabizikoa: Lanbide Heziketako Teknikari titulua eta Goi Mailako Teknikari titulua lortzearren, moduluen proba libreak egiteko, aurreko ikasturteetako deialdietan Nafarroan matrikulatuta egon eta lanbide moduluren bat gainditu, egiaztatu edo baliozkotzen dutenak.

–Bigarrena: beste autonomia erkidego batzuetako proba libreen deialdien bidez edo beste prestakuntza modalitate batzuen bidez, tituluko gaitasun unitateren bat dutela edo tituluaren lanbide moduluak gainditu izana frogatzen dutenak.

–Hirugarrena: laneko esperientzia enpresa, elkarte edo erakunde batean, urtebetekoa gutxienez ere lanaldi osoko lan batean, frogatzen dutenak.

Laneko esperientzia zehazteko, zerikusia izan beharko du, LOGSEko zikloen kasuan, gaitasun orokorrarekin, gaitasun unitateekin, heziketa zikloaren errealizazioekin eta errealizazio irizpideekin; eta LOEko zikloen kasuan, gaitasun orokorrarekin, lanbide gaitasunekin, gaitasun pertsonal eta sozialekin, kualifikazioekin eta heziketa zikloko Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko gaitasun unitateekin.

–Laugarrena: aurreko taldeetako bakar batean ez daudenak.

28. Hurrengo lehentasun irizpideak kontuan izanda ezarriko da lehentasun zerrenda, aipatu lau taldeetako bakoitzerako:

a) Lehen taldea:

–Gaindituta, egiaztatuta edo/eta baliozkotuta dauden modulu kopuruaren arabera, handienetik txikienerako hurrenkeran.

–Gainditu, egiaztatu edo/eta baliozkotu diren moduluen kopurua berdina izanez gero, gainditu, egiaztatu edo/baliozkotu diren moduluen batez besteko notaren arabera, bi zifra hamartar adierazita, handienetik txikienera.

–Berdinketak jarraituz gero, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2016-2017 ikasturteko onarpen prozedurako, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

b) Bigarren taldea:

–Egiaztatzen diren gaitasun unitateen eta gainditu, egiaztatu eta baliozkotzen diren lanbide moduluen kopuruaren arabera, gaitasun unitateen eta lanbide moduluen kopuru handienetik txikienera. Guztira zenbatzeko orduan, balio berekotzat jotzen dira modulua eta gaitasun unitatea.

–Gaitasun unitate egiaztatuen eta lanbide modulu gainditu, egiaztatu eta baliozkotuen kopurua berdina izanez gero, sartzeko alegatzen den baldintzaren batez besteko notaren arabera, bi zifra hamartar adierazita, handienetik txikienera. Batez besteko nota kalkulaturik ez dutenak, nor bere taldeko azken tokira pasatuko dira.

–Berdinketak jarraituz gero, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2016-2017 ikasturteko onarpen prozedurako, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

c) Hirugarren taldea:

–Sartzeko alegatzen den baldintzaren batez besteko notaren arabera, bi zifra hamartar adierazita, handienetik txikienera. Batez besteko nota kalkulaturik ez dutenak, nor bere taldeko azken tokira pasatuko dira.

–Berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2016-2017 ikasturteko onarpen prozedurako, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

d) Laugarren taldea:

–Sartzeko alegatzen den baldintzaren notaren arabera, bi zifra hamartar adierazita, handienetik txikienera. Batez besteko nota kalkulaturik ez dutenak, nor bere taldeko azken tokira pasatuko dira.

–Berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2016-2017 ikasturteko onarpen prozedurako, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak

29. Ebazpen honen 3. eranskinean jasotako egutegian adierazten den egunean, azterketa zentroko zuzendaritzak bertako iragarki oholean eta bere web-orrian argitaratuko du onartzen direnen behin-behineko zerrenda, lanbide modulu bakoitzerako.

30. Onartzen direnen behin-behineko zerrenda horren aurka, erreklamazioa igortzen ahalko zaio zentroko zuzendariari, ebazpen honen 3. eranskinean adierazitako egunetan.

31. Azterketa zentroko Zuzendaritzak, ebazpen honen 3. eranskinean adierazitako egunean, onartzen direnen behin betiko zerrenda argitaratuko du zentroko iragarki oholean eta haren web-orrian, lanbide modulu bakoitzerako.

32. Eskatutako lanbide moduluren batean onartzen ez diren lehendabiziko hogei eskatzaileak itxaron zerrendan geldituko dira, ebazpen honen xedeko proba libreen deialdian, aurretik ezarritako irizpideen arabera sailkaturik. Onartuak izan daitezke, plaza hutsik egonez gero moduluren batean, onartutako ikasleren baten baja izan delako.

33. Ikasle bat lanbide modulu batean onartu dela ulertuko da hala agertzen denean onartutako ikasleen behin betiko zerrendan, edo azterketa egin dion zentroak plaza esleitzen dionean matrikulazio epea bukatuta plaza hutsik izateagatik.

Matrikulazioa

34. Ebazpen honen 3. eranskinean adierazitako egunetan egin beharko da matrikula onartua izan den moduluetan, eta dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

–Lanbide Heziketako Teknikari titulua edo Goi Mailako Teknikari titulua lortzeko moduluen araberako proba libreetako tasa gisa erabakitako diru kopurua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketa kontuan sartu izanaren gordekina.

–Familia ugariaren titulua izanez gero, horren fotokopia.

–Beharrezko egokitzapen motaren eskaera, desgaitasuna dutela frogatu dutenen kasuan.

–Beharrezko egokitzapen motaren eskaera, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituztela frogatu dutenen kasuan, ikasteko nahasmenduak eta arreta eskasiagatiko eta hiperaktibitateagatiko nahasmenduak izateagatik.

35. Matrikula egiteak ebaluazio deialdi bakar baterako eskubidea emanen du modulu bakoitzeko 2016-2017 ikasturtean.

36. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasei eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 99. artikuluan xedatutakoari jarraituz (lege hori Tributu arloko Neurriei buruzko abenduaren 24ko 28/2014 Foru Legearen bidez aldatu zen, abenduaren 30eko 1621/2005 Errege Dekretuari dagokionez, zeinaren bidez Familia Ugariak Babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen Erregelamendua onetsi zen), honako hauek dira Lanbide Heziketako Teknikari titulua edo Goi Mailako Teknikari titulua lortzeko proba libreetan matrikulatzeko tasak, modulu bakoitzeko:

–Tarifa arrunta: 10 euro.

–1. kategoriako familia ugariko kideak (kategoria orokorra): 5 euro.

–2. kategoriako familia ugariko kideak (kategoria berezia): doakoa.

37. Lanbide Heziketako Teknikari titulua edo Goi Mailako Teknikari titulua lortzeko, modulukako proba libreetako matrikulazio tasa ordaintzeko, Internet bitartez bete beharko da ordainketa-gutunaren inprimakia, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Lanbide Heziketako tituluak lortzeko proba libreak” izeneko tramiteen fitxan, zeina helbide honetan baitago:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5349/Pruebas-libres-para-la-obtencion-de-titulos-de-Formacion-Profesional

Ordainketa-gutuna bete ondoren, eta aipatu fitxan dauden jarraibideekin bat, eskatzaileak ordainketa egiten ahalko du, pagatzeko bi modu hauetako baten bidez:

a) Diru-sarrera banku-erakunde laguntzaile batean.

b) Ordainketa telematikoa banku-txartel baten bidez.

Tasaren kuota inskripzioan ezarritako epean ez pagatzea edo osorik ez pagatzea baztertzeko arrazoia izanen da; orobat, bazterturik geldituko da tasa ordaintzetik erabat salbuetsita egoteko edo tasaren hobaria izateko behar diren agirietako bat aurkezten ez bada edo agiri horietan faltsukeriaren bat atzematen bada.

Soilik bitan ordaindu bada edo dagokiona baino gehiago ordaintzen denean izanen da bidezko tasa itzultzea, interesdunak eskaturik.

Tasa itzultzeko eskaeretan, interesdunek Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Lanbide Heziketako tituluak lortzeko proba libreak” izeneko tramiteen fitxan dagoen eredua erabiliko dute.

Hezkuntza Departamentuaren erregistroan aurkeztuko da tasa itzultzeko eskaera, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari zuzendua. Eskaerarekin batera, eskabidean aipatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko da nahitaez.

38. Bateraezinak dira proba hauetako matrikula eta beste prozedura batzuk, eranskinen honen 11. eta 12. oinarrietan arautzen den moduan. Ez bada betetzen, deialdi honetako matrikula eta bertan lortzen diren emaitza akademikoak deuseztatuko dira, eskubiderik sortu gabe matrikularen tasa itzultzeko.

39. Inskripzio eskaeran desgaitasunen bat dutela frogatu duten izangaiek probak egiteko zer egokitzapen mota jotzen duten beharrezkoa adierazi beharko dute matrikula egiten duten unean.

40. Ikasteko nahasmenduen eta arreta eskasiagatiko eta hiperaktibitateagatiko nahasmenduen ondoriozko hezkuntza laguntzako berariazko premiak frogatu dituzten izangaiek, matrikula egiteko unean, probetarako egokitzapenak adierazi beharko dituzte; zeinak Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 18ko 65/2012 Foru Aginduaren 5.7 artikuluan ezarritakoaren arabera burutuko baitira.

41. Bi kasuetan, egokitzapen horiengatik ez dira tituluaren gaitasun orokorrean eragina duten ikasketaren helburuak edo emaitzak kenduko.

42. Moduluak baliozkotzeko edo egiaztatuak izateko interesa dutenek matrikula egiteko unean egin beharko dute eskaera, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Lanbide Heziketako tituluak lortzeko proba libreak” izeneko tramiteen fitxan dauden ereduei jarraituz, eta eranskin honetako 51. oinarrian adierazitako dokumentazioa erantsi.

Gainditutako moduluak baliozkotzeko eta egiaztatuak izateko prozedura

43. Probarako deialdia ebazpen honen bidez egiten zaien lanbide moduluetan matrikulaturik daudenek haiek baliozkotzeko eskatzen ahalko dute, indarreko araudian ezarritakoa betez.

44. Baliozkotzea prozesu akademiko eta administratibo bat da, zeinaren bidez, ikasleak eskatuta, zehazten baita ikasleak matrikulatua dagoen modulu bat edo gehiago ez dituela egin behar, ulertzen baita modulu horiek gainditutako beste modulu batzuk, beste ikasketa batzuk edo beste bide batzuetatik eskuratutako gaitasun-unitate batzuk bezalakoak direla edukien eta irakastorduen aldetik, indarrean den araudiaren arabera.

45. Azterketa zentroko zuzendariari dagokio 2001eko abenduaren 20ko Aginduan (urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren ondoriozko berariazko Lanbide Heziketaren ikasketen baliozkotzeak zehazten ditu) ezarritako baliozkotzeak ebaztea; orobat, azaroaren 7ko ECD/2159/2014 Aginduan ezarritakoak, zeinaren bidez Espainiako hezkuntza sistemaren lanbide heziketako lanbide moduluen arteko baliozkotzeak eta aplikazio neurriak ezartzen baitira, eta 2001eko abenduaren 20ko Agindua aldatzen baita.

46. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Lanbide Heziketako eta Orientazioko Zuzendariordetzak ebatziko ditu aipatu aginduetan jaso gabeko baliozkotzeak. Kasu horretan, zentroko zuzendariak igorriko ditu eskaerak eta behar den dokumentazioa aipatu Zuzendariordetzara.

47. Lanbide Heziketako tituluak arautzen dituzten gutxieneko ikasketetan sartu gabe dauden lanbide moduluak baliozkotzeko, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketareen eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren abenduaren 14ko 749/2012 Ebazpenean xedatutakoari jarraituko zaio.

48. Hura “baliozkotua” bezala erregistratuko da ikaslearen ikasketa-espedientean, ebaluazio aktetan eta ikasketen ziurtagirian. Modulu horiek 5eko puntuazioa izanen dute zikloko batez besteko nota kalkulatzeko.

49. Probarako deialdia ebazpen honen bidez egiten zaien lanbide moduluetan matrikulaturik daudenek beste lanbide modulu batzuk egiaztatzeko eskatzen ahalko dute, indarreko araudian ezarritakoa betez.

50. Gainditutako moduluak egiaztatzea prozesu akademiko eta administratibo bat da, zeinaren bidez, ikasleek eskatuta, erabakitzen baita ikasleak matrikulatua dagoen heziketa zikloko modulu bat edo gehiago ez dituela egin behar aurretik egindako beste batzuen berdin-berdinak direlako eta horien azken kalifikazioa positiboa izan delako, hau da, 5 edo gehiago.

Moduluak egiaztatuz gero, ondorio hau izanen du: gainditutako moduluen kalifikazioa ikaslearen ikasketa-espedientera aldatuko da.

51. Hauxe da erantsi beharko den dokumentazioa:

–Ziurtagiri akademikoaren fotokopia, gainditu diren moduluak jasoko dituena edo, zein den kasua, urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuak (profesionaltasun ziurtagiriak arautzen ditu) ezarritako profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia, edo administrazio eskudunak emandako gaitasun unitateen egiaztagiriaren fotokopia.

–Lanbide Heziketa zaharreko ikasketak baliozkotzeko eskatuz gero (Teknikari laguntzailea, Teknikari espezialista, Industria ofizialtza, Industria maisutza), tituluaren edo ziurtagiri akademikoaren fotokopia, edo kalifikazio liburuarena.

–Unibertsitateko ikasketak baliozkotzeko eskatuz gero, ziurtagiri akademiko ofizialaren fotokopia, baliozkotzeko oinarri dituen irakasgai gaindituen orduak edo kredituak adierazita, bai eta haien programa ofizialak ere, dagokion unibertsitate zentroak behar bezala zigilatuak, eduki teorikoak eta praktikoak zehaztuta.

52. Azterketa egiten duten zentroek beharrezko informazioa eta orientazioa emanen diete moduluak baliozkotzeko edo/eta egiaztatzeko eskatzen dutenei.

Proben nondik norakoari buruzko informazio saioa

53. Ebazpen honen 3. eranskinean ezarritako egutegian aipatzen d(ir)en egune(t)an, azterketa egiten duten zentroetako Ebaluazio Batzordeak informazio saioa eginen du, berak ezartzen duen ordutegian, matrikulatuta daudenentzat.

54. Saio horretan proben alderdi hauei buruzko informazioa eta orientazioa emanen da:

–Ikasketaren emaitzak edo amaierako gaitasunak, bai eta proben xedeko lanbide moduluei dagozkien ebaluazio irizpideei buruzkoak ere.

–Ebaluazio sistema.

–Ebaluaziorako proba motak.

–Lanbide modulu bakoitzeko probak egiteko egutegia.

–Probekin zerikusia duten beste alderdi batzuk.

–Izangaien zalantzak argitzea, proben nondik norakoari buruz.

Proben prestaketa, egitura eta edukia

55. Izendatzen diren ebaluazio batzordeek prestatuko dituzte deialdi honen xedeko lanbide modulu bakoitzerako probak; teoriko-praktikoak izan beharko dute.

56. Erizaintzako zainketa lagungarrien erdi mailako heziketa zikloko moduluen kasuan, Koordinazio Batzordeak prestatuko ditu probak.

57. Edukiak Nafarroako Foru Komunitatean indarra duten heziketa zikloetako curriculumei eta haien lanbide gaitasunei buruzkoak izanen dira. Probek eduki teorikoak eta praktikoak izanen dituzte, halakoak non kasuan kasuko ebaluazio irizpideen bidez agerian gelditzen ahal baita ikasleek behar diren ikaskuntza emaitzak edo trebetasunak lortu dituztela, eta, hala dagokionean, lanbide moduluari lotutako gaitasunak.

58. Beren ezaugarriengatik eta bereizgarritasunarengatik beharrezkotzat jotzen den lanbide moduluetan, Ebaluazio Batzordeak hainbat zatitan antolatzen ahalko du proba, eta zehaztu, hala erabakiz gero, aurreko zatia gainditu beharko dela hurrengoa egiteko. Inguruabar horren berri emanen zaie matrikulatuta dauden ikasleei.

59. Probak egiteko egutegia, haien gaineko orientazioak, ebaluazio irizpideak eta kalifikazioa jendaurrean jarriko dira zentro bakoitzeko iragarki oholean eta web-orrian, ebazpen honen 3. eranskinean adierazitako egunetan.

Probak egitea

60. Deialdi honen xedeko modulu bakoitzerako probak, 2016-2017 ikasturteari dagozkionak, ebazpen honen 3. eranskineko egutegian ezarritako aldian eginen dira.

61. Ebaluazio Batzordeak azterketaren xedeko lanbide moduluen probak egiteko egutegia prestatuko du.

Halako eran prestatuko da egutegia non modulu bakoitzean irakaslanean aritzen diren irakasleen lanbide moduluen ariketak ez baitira finkatuko irakasle horien irakastorduetan. Orobat, ahaleginak eginen dira, jarduera horiek direla eta, zentroko gainerako ikasleei trabarik ez egiteko.

62. Probetan matrikulatuta daudenek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo legez onartua den beste edozein dokumentu, identitatea behar adina frogatzen duena, eraman beharko dute.

Ebaluazio Batzordeak

63. Heziketa ziklo guztietan, proben xedeko lanbide moduluen ziklo bakoitzerako ebaluazio batzorde bat eratuko da azterketa zentro bakoitzean. Lanbide Heziketaren Zerbitzuak batzorde bat baino gehiago edo/eta koordinazio batzorde bat eratzea baimentzen ahalko du, inguruabar bereziak gertatzen direnean. Orobat, ebaluazio batzordeek beharrezkotzat jotzen dituzten aholkulariak izaten ahalko dituzte probak behar bezala garatzeko. Prozesuan parte hartzen duten azterketa zentroetako zuzendariek eginen dute eskaera ebaluazio batzorde bat baino gehiago eratzeko, bai eta aholkulari eskaera ere, zergatik eskatzen duten adierazita.

64. Gainera, Erizaintzako zainketa lagungarriak izeneko heziketa ziklorako, koordinazio batzorde bat eratuko da, Hezkuntza Departamentuko eta azterketa zentroko langile batzuek osatua.

65. Lanbide Heziketaren Zerbitzuko Zuzendaritzak izendatuko ditu ebaluazio batzordeetako kideak eta Erizaintzako zainketa lagungarriak izeneko zikloko koordinazio batzordekoak. Izendapen horretan kargua adieraziko da, bai eta Erizaintzako zainketa lagungarriak izeneko zikloko koordinazio batzordeko kide bakoitzak koordinatu beharreko lanbide modulua ere, edo ebaluazio batzordeko kide bakoitzari esleitutako lanbide modulua.

66. Ebaluazio batzordeak eginkizun hauek izanen ditu:

–Eranskin honen 83. eta 84. oinarrietan aipatzen diren aholkularitza eta informazio lana egitea.

–Izangaiak hartzeko eta barematzeko prozesua antolatu eta kudeatzea.

–Emandako baremazioari eta, beraz, onarpen zerrendari izangaiek egiten dizkieten erreklamazioak ebaztea.

–Probak prestatzea, eranskin honen 55.etik 59.era bitarteko oinarrietan azaldutako irizpideen arabera eta Lanbide Heziketaren Zerbitzutik jaso daitezkeen orientabideak kontuan hartuta, Erizaintzako zainketa lagungarriak zikloko moduluetako probetan izan ezik. Horietan koordinazio batzordearen eskumena da probak egitea.

–Txostenak egitea, lanbide moduluak baliozkotzeko eta egiaztatzeko eskaerei buruz.

–Eranskin honen 53. eta 54. oinarrietan aipatu informazio saioa antolatu eta garatzea.

–Proba libreen prozesua antolatu eta kudeatzea zentroan.

–Ariketak eta probak egitea.

–Izangaiek egiten dituzten ariketak eta probak kalifikatzea. Kalifikazioen erregistroko dokumentuak betetzea.

–Emandako kalifikazioei izangaiek egiten dizkieten erreklamazioak ebaztea.

–Izangaiak probak egitera joan direla egiaztatzea, haiek hala eskatzen dutenean.

–Lanbide Heziketaren Zerbitzuko Zuzendaritzak, helburuak behar bezala betetzeko, esleitzen dion beste edozein, betiere bere jarduketa eremuaren barrenean.

67. Erizaintzako zainketa lagungarriak izeneko zikloko koordinazio batzordeak eginkizun hauek izanen ditu:

–Probak prestatzea, eranskin honen 55.etik 59.era bitarteko oinarrietan azaldutako irizpideen arabera eta Lanbide Heziketaren Zerbitzutik jaso daitezkeen orientabideak kontuan hartuta.

–Hiru azterketa zentroetan aplikatuko diren kalifikazio irizpideak ezartzea.

–Proben antolaketa eta kudeaketa koordinatzea hiru azterketa zentroetan.

–Lanbide Heziketaren Zerbitzuko Zuzendaritzak, helburuak behar bezala betetzeko, esleitzen dion beste edozein, betiere bere jarduketa eremuaren barrenean.

68. Ebaluazio batzordeek, oro har, kide hauek izanen dituzte:

–Buru bat, probaren xedeko heziketa zikloaren lanbide arloari dagokion departamentuko burua izanen dena.

–Behar adina kide, Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleen kidegoetakoak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, bitarteko irakasleak eta espezialistak izanen direnak, 2016-2017 ikasturterako izendatuak. Horrek bermatu behar du, deialdian dauden lanbide modulu bakoitzeko kide bat, gutxienez ere, egonen dela batzordean kasuan kasuko heziketa zikloan irakasten duena, edo, hori posible izan ezean, indarreko araudiak irakaslanean aritzeko emandako eskudantzia edo irakasle izateko gaikuntza duela kide batek irakasle espezialistei esleitutako moduluetan.

–Zein den kasua, Lanbide Heziketaren Zerbitzuak baimendutako aholkulariak.

69. Erizaintzako zainketa lagungarrietako koordinazio batzordeak kide hauek izanen ditu:

–Buru bat, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Ataleko kide izanen dena.

–Behar adina kide, Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleen kidegoetakoak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, bitarteko irakasleak eta espezialistak izanen direnak, 2016-2017 ikasturterako izendatuak. Horrek bermatu behar du lanbide modulu bakoitzeko kide bat, gutxienez ere, egonen dela batzordean, indarreko araudiak irakaslanean aritzeko emandako eskudantzia duena edo irakasle izateko gaikuntza duena irakasle espezialistei esleitutako moduluetan.

70. Batzordeak ahalik eta kide eta aholkulari gutxienekin eratuko dira. Lanbide modulu bakoitza batzordeko kide bakar bati esleituko zaio. Heziketa zikloaren berezitasunagatik edo matrikulatu diren izangaien kopuruagatik komenigarria denean batzordeko kideen kopurua edo modulu bati esleitutako kideen kopurua handitzea, Lanbide Heziketaren Zerbitzuak baimentzen ahalko du kopuru handitze hori, betiere azterketa zentroetako zuzendariek aldez aurretik eskatzen badute, arrazoiak emanda.

Ebaluazio batzordea ezin da eratu, inondik ere, hiru kide baino gutxiago izanik. Idazkari lanetan, batzordekideek beraiek aukeratutako kide bat arituko da, edo, hala izan ezean, irakasle gisa antzinatasun txikiena duen kidea.

71. Proba hauek egiteko izendatzen diren ebaluazio batzordeetako eta koordinazio batzordeko kideek Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ebazpen batean xedatutako diru konpentsazioak izanen dituzte; izan ere, xedapen horretan ezarriko dira, Hezkuntza Departamentuak Nafarroan garaturik, Lanbide Heziketako tituluak lortzeko proba libreetako eta hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasketetan eta arte plastikoetako lanbide ikasketetan sartzeko probetako ebaluazio batzordeetako eta koordinazio batzordeko kideek jaso beharreko konpentsazioak, bai eta araubide bereziko kirol ikasketen probetakoak ere.

Kalifikazioen ebaluazioa, erregistroa eta argitalpena

72. Probak ebaluatzeko erreferentziak honako hauek izanen dira: lanbide modulu bakoitzeko gaitasunak, ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak, bai eta nola egiten den eta egiteko ezartzen diren irizpideak ere.

73. Lanbide modulu bakoitzeko ebaluazioaren zehaztapena eta, zein den kasua, heziketa zikloaren azken kalifikazioa apirilaren 8ko 52/2009 Foru Aginduaren 17. artikuluan ezarritako moduan eginen dira.

74. Lortutako kalifikazioen erregistroa apirilaren 8ko 52/2009 Foru Aginduaren 27. eta 28. artikuluetan xedatu bezala eginen da, foru agindu horretan finkatutako ebaluazio dokumentuetan.

75. Azterketa zentroko iragarki oholean kalifikazioak argitaratzea izanen da kalifikazioak jakinarazteko modu ofiziala.

76. Kalifikazioak proba bateko zati batenak direnean, eta hurrengo zatia egiteko eskatzen bada aurreko zatia gainditua izatea, modu berean argitaratuko dira kalifikazioak, hurrengo ariketa egin baino bost egun baliodun lehenago.

Kalifikazioen gaineko erreklamazioak.

77. Apirilaren 8ko 52/2009 Foru Aginduaren 18. artikuluan eta maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduan ezarritako prozeduraren arabera eginen dira kalifikazioen gaineko erreklamazioak. Azken foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ematen diren unibertsitatez kanpoko irakaskuntzetako ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak egiteko sistema ezarri zen.

Dokumentazio akademikoa

78. Teknikari eta Goi Mailako Teknikari tituluak lortzeko probak egiteko ikasleak matrikulatzen dituzten zentroek ikasketa-espedientea irekiko diote ikasle bakoitzari.

79. Ebaluazioko dokumentuak eta ikasketen ziurtagiriak 52/2009 Foru Aginduaren VIII. kapituluan ezarritakoak izanen dira.

Titulua

80. Deialdiaren xedeko probak bukatuta, heziketa ziklo jakin bateko lanbide modulu guztiak gainditzen dituztenek dagokien titulua eskatzen ahalko dute, 52/2009 Foru Aginduaren IX. kapituluan ezarri bezala.

Lantokiko prestakuntza izeneko modulua

81. Lantokiko Prestakuntza izeneko modulua modu presentzialean eginen da, titulu bakoitzaren curriculumeko gainerako moduluak gainditu ondoren. Gainerako lanbide moduluak Nafarroako Foru Komunitatean titulua eskuratzeko bide hau erabiliz gainditzen dituztenei eskainiko zaie modulu hori.

82. Deialdi honen xedeko moduluren batean matrikulaturik dagoenak, curriculumeko gainerako moduluak gainditurik, eska eta lor dezake Lantokiko prestakuntza modulutik salbuetsita egotea, baldin eta horretarako apirilaren 5eko 34/2013 Foru Aginduan ezarritako baldintzak betetzen badira.

Orientazioa izangaiei

83. Azterketa zentroek beharrezko neurriak hartuko dituzte, deialdi honen xedeko Teknikari titulua eta Goi Mailako Teknikari titulua lortzeko probetan zentro horretan inskribatu nahi dutenek bermatua izan dezaten informazio eta orientazio egokia, bai erreklamatzeko epe eta prozesuei dagokienez, bai probak garatzeko bestelako inguruabar batzuei buruz, deialdi honen xedeko Teknikari edo Goi Mailako Teknikari tituluak lortzeko.

84. Azterketa zentroetako Zuzendaritzak bermatuko ditu arreta eta orientazio horiek, non azterketa zentroko orientazio departamentuko langileek laguntza ematen ahalko dioten ebaluazio batzordeari.

Informazioaren tratamendua

85. Azterketa zentroek EDUCA aplikazioa erabiliko dute matrikulatuta dauden ikasleen datu pertsonal eta akademiko guztiak grabatu, prozesatu eta tratatzeko. Orobat, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren esku jarriko dute aipatu aplikaziotik zuzenean lortu ezin den informazio osagarria.

86. Prozedura tramitatzean datu pertsonalekin egiten den edozein tratamendutan, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa bete beharko da.

2. ERANSKINA

Probak egiteko deialdia duten heziketa zikloak,
Lanbide Heziketako Teknikari eta Goi Mailako Teknikari tituluak
lortzeko 2016-2017 ikasturtean

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko (LOGSE) urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren ondoriozko tituluak.

–Titulua: Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikaria.

Lanbide arloa: Osasuna.

Gradua: erdi mailakoa.

Nafarroako curriculuma: martxoaren 18ko 153/1996 Foru Dekretua (1996ko maiatzaren 31ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Plaza kopurua, modulu eta zentro bakoitzeko: 40 plaza.

Azterketa zentroak (inskribatzeko eta probak egiteko zentroak):

–Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB.

  Irunlarrea, 3 (Nafarroako Ospitalearen esparrua). 31008 Iruña.

  Tel.: 848 431060.

  http://escuelasanitaria.educacion.navarra.es/web/

  escuela.sanitaria@educacion.navarra.es

–Lizarrako Politeknikoa IB.

  San Pol, 8. 31200 Lizarra.

  Tel.: 948 550412.

  http://politecnicoestella.educacion.navarra.es/web/index.php/es/

  politecnicoestella@educacion.navarra.es

–ETI IBP.

  Tarazonako errepidea, z.g. 31500 Tutera

  Tel.: 848 430140

  http://eti-paginaweb.blogspot.com.es/

  cipeti@educacion.navarra.es

MODULUAREN IZENA

CURRICULUMEKO ORDUAK

Administrazio eragiketak eta osasun arloko dokumentazioa

64

Erizaintzako oinarrizko teknikak

480

Ospitaleko higienea eta materialaren garbiketa

128

Pazientearentzako laguntza psikologikoa eta osasunaren sustapena

65

Laguntza odontologiko/estomatologikoaren teknikak

96

Lantaldeko harremanak

64

Lanerako prestakuntza eta orientabidea

64

–Titulua: Aho-hortzetako Higieneko goi mailako teknikaria (*).

Lanbide arloa: Osasuna.

Gradua: goi mailakoa.

Nafarroako curriculuma: urriaren 1eko 278/2001 Foru Dekretua (2002ko otsailaren 18ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Plaza kopurua, modulu eta zentro bakoitzeko: 40 plaza.

Azterketa zentroa (inskribatzeko eta probak egiteko zentroa):

–Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB.

  Irunlarrea, 3 (Nafarroako Ospitalearen esparrua). 31008 Iruña.

  Tel.: 848 431060

  http://escuelasanitaria.educacion.navarra.es/web/

  escuela.sanitaria@educacion.navarra.es

(*) Ziklo hau indargabetze fasean dago, LOEko Aho-hortzetako Higieneko goi mailako teknikari tituluak ordeztu baitu; beraz, 2016-2017 ikasturteko deialdia egiten den azkena izanen da LOGSEko Aho-hortzetako Higieneko goi mailako teknikari tituluarentzat.

MODULUAREN IZENA

CURRICULUMEKO ORDUAK

Aho-hortzetako higienearen unitatean/kabinetean esleitutako lan esparruko antolaketa eta kudeaketa

128

Aho-hortzetako miaketa

192

Aho-hortzetako prebentzioa

224

Aho-hortzetako zaintza epidemiologikoa

192

Osasunerako hezkuntza eta osasunaren sustapena

160

Lanerako prestakuntza eta orientabidea

64

–Titulua: Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko goi mailako teknikaria.

Lanbide arloa: Instalazioa eta Mantentze-lana.

Gradua: goi mailakoa.

Nafarroako curriculuma: irailaren 23ko 203/2002 Foru Dekretua (2002ko abenduaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Plaza kopurua, modulu eta zentro bakoitzeko: 40 plaza.

Azterketa zentroa (inskribatzeko eta probak egiteko zentroa):

–IBP ETI.

  Tarazonako errepidea, z.g. 31500 Tutera.

  Tel.: 848 430140.

  http://eti-paginaweb.blogspot.com.es/

  cipeti@educacion.navarra.es

MODULUAREN IZENA

CURRICULUMEKO ORDUAK

Prebentzioaren kudeaketa

192

Segurtasun baldintzen ondoriozko arriskuak

160

Ingurumeneko arrisku fisikoak

160

Ingurumeneko arrisku kimikoak eta biologikoak

160

Antolaketaren eta lan kargaren ondoriozko arriskuen prebentzioa

160

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak enpresan

128

Larrialdiak

116

Industria sektoreko arriskuen prebentzioa

145

Eraikuntza sektoreko arriskuen prebentzioa

116

Zerbitzuen sektoreko arriskuen prebentzioa

116

Nekazaritza eta basogintzako arriskuen prebentzioa

87

Lan-inguruneko harremanak

58

Lanerako prestakuntza eta orientabidea

58

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren (LOE) ondoriozko tituluak.

–Titulua: Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko teknikaria.

Lanbide arloa: Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak.

Gradua: erdi mailakoa.

Nafarroako curriculuma: abuztuaren 1eko 82/2012 Foru Dekretua (2012ko abenduaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Plaza kopurua, modulu eta zentro bakoitzeko: 40 plaza.

Azterketa zentroa (inskribatzeko eta probak egiteko zentroa):

–Hezitzaile Eskola IB.

  Kale Nagusia, 65 (Ezpeleta Jauregia). 31001 Iruña.

  Tel.: 848 430970

  http://escuelaeducadores.educacion.navarra.es/

  escuela.educadores@educacion.navarra.es

KODEA

MODULUAREN IZENA

CURRICULUMEKO ORDUAK

0211

Gizarte trebetasunak

190

0212

Mendekotasun egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta beharrak

190

0020

Lehen laguntzak

60

0831

Telelaguntza

70

0218

Lanerako prestakuntza eta orientabidea

70

0219

Enpresa eta ekimen sortzailea

70

NA17

Laguntza-harremana

140

–Titulua: Osasun Larrialdietako Teknikaria.

Lanbide arloa: Osasuna.

Gradua: erdi mailakoa.

Nafarroako curriculuma: maiatzaren 4ko 43/2009 Foru Dekretua (2009ko abuztuaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala - 2013ko irailaren 26ko akats zuzenketa).

Plaza kopurua, modulu eta zentro bakoitzeko: 40 plaza.

Azterketa zentroa (inskribatzeko eta probak egiteko zentroa):

–Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB.

  Irunlarrea, 3 (Nafarroako Ospitalearen esparrua). 31008 Iruña.

  Tel.: 848 431060

  http://escuelasanitaria.educacion.navarra.es/web/

  escuela.sanitaria@educacion.navarra.es

KODEA

MODULUAREN IZENA

CURRICULUMEKO ORDUAK

0061

Oinarrizko patologia eta anatomofisiologia

120

0063

Enpresa eta ekimen sortzailea

60

0053

Osasun logistika larrialdietan

180

0059

Larrialdi planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak

110

0060

Telelarrialdia

70

0062

Lanerako prestakuntza eta orientabidea

90

–Titulua: Administrazio Kudeaketako teknikaria.

Lanbide arloa: Administrazioa eta Kudeaketa.

Gradua: erdi mailakoa.

Nafarroako curriculuma: abuztuaren 30eko 52/2010 Foru Dekretua (2010eko urriaren 18ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Plaza kopurua, modulu eta zentro bakoitzeko: 40 plaza.

Azterketa zentroa (inskribatzeko eta probak egiteko zentroa):

–”María Ana Sanz” Administrazioko, Merkataritzako eta Informatikako IB.

  Milagro kalea, z.g. 31015 Iruña.

  Tel.: 848 430530

  http://www.masanz.es

  info@mariaanasanz.es

KODEA

MODULUAREN IZENA

CURRICULUMEKO ORDUAK

0437

Enpresa komunikazioa eta bezeroarentzako arreta

130

0438

Salerosketako administrazio eragiketak

130

0441

Kontabilitateko teknika

130

0442

Giza baliabideen administrazio eragiketak.

130

NA04

Oinarrizko ingelesa I

60

NA08

Edukien kudeaketa web-orrietan

60

0448

Diruzaintza kudeaketako eragiketa osagarriak

170

0440

Informazioaren tratamendu informatikoa

330

0439

Enpresa eta Administrazioa

90

0446

Enpresa ikasgelan

130

0443

Kontabilitateko dokumentazioaren tratamendua

90

0156

Ingelesa

90

0449

Lanerako prestakuntza eta orientabidea

90

–Titulua: Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikaria.

Lanbide arloa: Elektrizitatea eta Elektronika.

Gradua: erdi mailakoa.

Nafarroako curriculuma: maiatzaren 4ko 44/2009 Foru Dekretua (2009ko ekainaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), abenduaren 23ko 115/2014 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2015eko urtarrilaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Plaza kopurua, modulu eta zentro bakoitzeko: 40 plaza.

Azterketa zentroa (inskribatzeko eta probak egiteko zentroa):

– San Juan-Donibane IB.

  Biurdana kalea 1. 31011 Iruña.

  Tel.: 848 430910

  http://www.fpdonibane.com/

  fpdonibane@educacion.navarra.es

KODEA

MODULUAREN IZENA

CURRICULUMEKO ORDUAK

0234

Elektroteknia

200

0235

Barneko instalazio elektrikoak

320

0239

Eguzki instalazio fotovoltaikoak

60

0232

Industria automatismoak

350

–Titulua: Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikaria.

Lanbide arloa: Instalazioa eta Mantentze-lana.

Gradua: erdi mailakoa.

Nafarroako curriculuma: abuztuaren 1eko 88/2012 Foru Dekretua (2012ko abenduaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Plaza kopurua, modulu eta zentro bakoitzeko: 40 plaza.

Azterketa zentroa (inskribatzeko eta probak egiteko zentroa):

–Virgen del Camino IBP.

  Imarkoain kalea, 1. 31015 Iruña.

  Tel.: 848430700.

  http://www.virgendelcamino.com/

  cip.virgendelcamino@educacion.navarra.es

KODEA

MODULUAREN IZENA

CURRICULUMEKO ORDUAK

0949

Fabrikazio teknikak

190

0950

Loturako eta muntaketako teknikak

130

0952

Automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak

280

NA18

Planoak interpretatzea makinen mekanizazioan eta mantentzen-lanean

70

–Titulua: Eraikuntza Proiektuetako goi mailako teknikaria.

Lanbide arloa: Eraikuntza eta Obra Zibila.

Gradua: goi mailakoa.

Nafarroako curriculuma: irailaren 14ko 206/2011 Foru Dekretua (2011ko urriaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), urriaren 30eko 63/2013 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2013ko abenduaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Plaza kopurua, modulu eta zentro bakoitzeko: 40 plaza.

Azterketa zentroa (inskribatzeko eta probak egiteko zentroa):

–Virgen del Camino IBP.

  Imarkoain kalea, 1. 31015 Iruña.

  Tel.: 848430700.

  http://www.virgendelcamino.com/

  cip.virgendelcamino@educacion.navarra.es

KODEA

MODULUAREN IZENA

CURRICULUMEKO ORDUAK

0562

Eraikuntza-egiturak

130

0565

Eraikuntza-zuinketak

130

0567

Eraikinen diseinua eta eraikuntza

130

0568

Eraikuntza-instalazioak

130

3. ERANSKINA

Nafarroan, 2016-2017 ikasturtean, Lanbide Heziketako Teknikari
eta Goi Mailako Teknikari tituluak lortzeko proba libreetarako
deialdiaren egutegia

JARDUKETA

EGUNAK

Inskripzio eskaerak aurkezteko epea

2016ko azaroaren 14tik 18ra, 14:00ak arte

Onartzen direnen behin-behineko zerrenda argitaratzea

2016ko abenduaren 2an

Behin-behineko zerrendari erreklamazioak egiteko epea

2016ko abenduaren 5etik 13ra, 14:00ak arte

Onartzen direnen behin betiko zerrenda argitaratzea

2016ko abenduaren 16an

Matrikulazio epea (eta, zein den kasua, egokitzapenak, moduluen baliozkotzeak eta moduluen onarpena eskatzekoa)

2017ko urtarrilaren 9tik 11ra, 14:00ak arte

Proben garapenari buruzko informazio saioa (zentro bakoitzak argitaratzen duen egutegiaren arabera)

2017ko urtarrilean

Proben garapenari loturiko informazioa argitaratzea (zentro bakoitzak zehazten duen egutegiaren arabera)

2017ko urtarrilean

Probak egitea (zentro bakoitzak argitaratzen duen egutegiaren arabera)

2017ko otsailetik apirilera arte

Iragarkiaren kodea: F1612560