219. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

467/2016 FORU AGINDUA, urriaren 13koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, maiatzaren 24ko 257/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez Nafarroako Adingabearen Kontseiluko kideak izendatu ziren.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 24ko 257/2016 Foru Aginduaren bidez (2016ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 21ekoa), Nafarroako Adingabearen Kontseiluko kideak izendatu ziren.

Hezkuntza Departamentuan aldaketak egin direnez, ordeztu baita Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren titularra, kontseilu honetako kidea zena, eta eraginkorrago antolatu denez Kontseiluko idazkaritza, balizko ordezkapenak errazago egiteko, beharrezkoa da foru agindua aldatzea alderdi horiei dagokienez.

Horrenbestez, Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuaren bidez jaso ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Aipatutako maiatzaren 24ko 257/2016 Foru Agindua aldatzea. Honela gelditzen da puntu hauetan:

–b) letra:

“–Roberto Pérez Elorza jauna, Hezkuntzako zuzendari nagusia.”

–f) letra:

“Kontseiluko Idazkaritza: Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko administrazio publikoko teknikari bat (arlo juridikoa), hizpidea duena baina botorik ez.”

2. Foru agindu hau Roberto Pérez Elorza jaunari eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko urriaren 13an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1612031