218. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 28ko 802/2016 Ebazpenarena; ebazpen horren bidez, NELS sareko toki entitateentzako diru-laguntzen deialdia onetsi da Tokiko Agenda 21eko proiektuak gauzatzeko 2016an.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 2.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/eu/index): BDNS (identifikazioa): 321322.

Eskaerak aurkezteko eta eskatutako baldintzak frogatzeko epea.

Eskaera alkateak edo toki-korporazioko lehendakariak sinatu beharko du, eta ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita hogei egun naturaleko epean aurkeztuko da.

Iruñean, 2016ko urriaren 28an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1612350