214. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldizkako zergak eta tasak. 2016ko bigarren seihilekoa

Diru-bilketaren gaineko erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2016ko azaroaren 20an bukatuko dela honako zerga hauei dagozkien kuotak borondatez ordaintzeko epea: Lurraren gaineko Kontribuzioa, 2. seihilekoa; Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, Pasabideak, eta Eremu Publikoaren Okupazioa, 2016ko urtekoak.

Ordainketa Caixabank-Nafarroako Kutxa eta Rural Kutxa entitateen bulegoetako batean egin daiteke, behar den ordainagiria aurkeztuta, baita Udalaren web orrian (www.ansoain.es) eta 948012012 edo 012 telefonoan ere. Epe hori iragandakoan, interes legalak eta gainkarguak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira. Azaroaren 20an, helbideratuta dauden ordainagiriak zergadunek emandako kontuetan zordunduak izango dira.

Antsoainen, 2016ko urriaren 26an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1612156