2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Udal Musika eta Dantza Eskolako datorren urteko tarifetan
21. ordenantza fiskalaren 6, 8 eta 10. artikuluak aplikatzea. Hasierako onespena
Altsasuko Udalak, 2016ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Musika eta Dantza Eskolako datorren urteko tarifetan 21. ordenantza fiskalaren 6, 8 eta 10 artikuluak aplikatzea.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Altsasun, 2016ko Urriaren 28an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1612321