1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
530/2016 EBAZPENA, urriaren 27koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, “Uraren goi-hornidura. Konponbide bateratua Lesaka-Bera. Jarduera bateratuak 1. Fasea” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.
Toki Administrazioko zuzendari nagusiak uztailaren 14an emandako 318/2016 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren hamabost egunez aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Jendaurreko aldia bukatutakoan, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, urriaren 6ko 473/2016 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen aipatutako proiektua, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, eta ebatzi egin zuen aurkeztutako alegazioen gainean, ebazpen horren azalpen zatian adierazitakoaren arabera.
Nafarroako Gobernuak 2016ko urriaren 19an hartutako Erabakiaren bidez, presakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.
Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. “Uraren goi-hornidura. Konponbide bateratua Lesaka-Bera. Jarduera bateratuak 1. Fasea” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, desjabetzearen onuradunei eta Lesakako Udaleko alkate-udalburuari dei egitea, 2016ko azaroaren 23an herriko etxean ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta bidezkoa bada, baita behin betiko okupaziokoak ere.
2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.
3. Alexia Mauleón Goñi eta M.ª Jesús González Muñoz andreak izendatzea Administrazioaren ordezkari, haietako edozeinek okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.
4. M.ª Carmen Uriz Lusarreta, Itziar Calvo Oteiza eta Jasone Goikoetxea Iriberri andreak, haietako edozein, administrazioko peritu izendatzea.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Lesaka eta Berako Udaletxeetako iragarki oholetan.argitaratzea. Halaber Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratuko da iragarkia.
6. Banakako zitazio zedularen bidez jakinaraziko zaie ukitutako titularrei.
Iruñean, 2016ko urriaren 27an.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.
Iragarkiaren kodea: F1612197