2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen
ordenantzaren hasiera bateko aldaketa
Mairagako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2016ko azaroaren 3an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen hein batean aldatzea Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantzaren laugarren xedapen iragankorra.
Erabaki hau jendaurrean egonen da 30 egunean, bidezko interesa dutenek eta herritarrek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Tafallan, 2016ko azaroaren 4an.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.
Iragarkiaren kodea: L1612216