214. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Ordenantza fiskalen aldaketa tarifak eguneratzeagatik.
Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2016ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantza fiskalen aldaketen gaineko espedientea, tarifak eguneratzeagatik. Aldaketak 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen du indarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, aipatu espedientea behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zizur Nagusian, 2016ko azaroaren 2an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1612356