214. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa.
2016ko bigarren seihilekoa

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2016ko abenduaren 1ean bukatuko dela hirilurreko ondasunen gaineko 2016ko bigarren seihilekoaren kontribuzioaren kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak haien gibeleko aldean aipatzen diren banketxeetako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2016ko abenduaren 1ean iraganen dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Zizur Nagusian, 2016ko urriaren 29an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1612157