2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Aldaketa, Ibilgailuen trafikoa arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena
Garesko Udalak, 2016ko irailaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Garesko mugapean ibilgailuen trafikoa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespen hori 2016ko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 19an.
Ordenantza horren espedientea jendaurrean jarri zen, horretarako iragarkia 2016ko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, irailaren 19an, baita Herriko Etxeko iragarki oholean ere.
Aurkeztutako alegazioak 2016ko urriaren 26ko osoko bilkuran ebatzita, behin betiko onetsi da Garesko ibilgailuen trafikoa arautzen duen udal ordenantza.
Argitara ematen da, aldatutako artikuluen testu osoarekin batera, aurreikusitako ondorio juridikoak sor ditzan, Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Garesen, 2016ko urriaren 27an.–Alkate udalburua, Oihan Mendo Goñi.
IBILGAILUEN TRAFIKOA ARAUTZEN DUEN
ORDENANTZAKO ALDAKETA
–44. artikulua: Ordenantza:
Artikuluaren hasieran erreferentzia hau sartzea: “Babes Bereziko Eremua (Zirkulazio/gelditze murriztua)”.
–48 artikulua: Honela geldituko da, 48 bis artikulu bat ere sartuta.
48. artikulua. Babes Bereziko Eremuan zirkulazio/gelditze murrizturako txartela lortzeko, eskatzaileek ondoko baldintza hauetakoren bat frogatu beharko dute:
1.–Pertsona fisiko edo juridikoa izatea, zentsatutako ibilgailu baten titularra, helbidea Babes Bereziko Eremuan duena.
2.–Etxebizitza baten jabea izatea edo bertan erroldatua egotea edo denda baten jabea izatea, helbidea Babes Bereziko Eremuan duelarik.
3.–Ibilgailurik gabeko mugikortasun murriztuko pertsona baten zuzeneko ahaidea izatea, pertsona hori Babes Bereziko Eremuan bizi bada. (Gehienez ere txartel 1 ukitutako pertsona bakoitzeko)
48. bis artikulua. Eskabidea eta dokumentazioa txartel ahalmen emailea lortzeko:
Txartel ahalmen emailea lortzeko interesdunek, artikulu honetako aurreko lerroaldeetan ezarritako baldintzak beterik, txartel ahalmen emailea eskatu beharko dute Garesko Udaletxean. Horretarako, dokumentazio hau aurkeztuko dute, betiere indarrean dagoena:
a) NANaren kopia konpultsatua, eskatzailearen gidabaimenarena eta ibilgailuaren zirkulazio baimenarena.
b) Autoaren aseguru poliza indarra duenaren kopia eta ibilgailuen ikuskapen teknikoaren adostasun txostenarena, hura eduki behar bada.
c) Dagokion ordenantza fiskalean prezio publikotako finkaturiko urteko zenbatekoa ordaindu izanaren frogagiria, eta udal ogasunarekin ordainketak eguneratuak izatea.
d) Kasua bada, ezgaitasunaren frogagiria.
4.–Txartela berritu behar bada, frogatu beharko da egoiliar txartela eskuratuz geroztik egoera aldatu ez eta, beraz, hura lortzeko galdatzen diren baldintzetarik bakar bat ere betetzetik gelditu ez izana.
–49. artikulua: Egoiliar txartel bakarra emanen da eskatzailearen izenean dagoen ibilgailu bakoitzeko.
–54 artikulua:
Babes Bereziko Eremuko berariazko arau-hausteak izanen dira ondoko hauek:
–Arau-hauste arinak:
- Egoiliar txartela behar bezala agerian ez jartzea.
- Parkimetroko tiketean jarritako denbora 30 minutu arte gainditzea.
–Arau-hauste larriak:
- Ibiltzea eta/edo aparkatzea indarra duen egoiliar txartelik gabe.
- Egoiliar txartel faltsutuak edo manipulatuak erabiltzea.
- Egoiliar txartelak erabiltzea, bertan baimenduriko ibilgailuari ez dagozkionak.
- Parkimetroko tiketean jarritako denbora 30 minututik gora gainditzea.
- Parkimetroko tiketean matrikula faltsua erabiltzea, edo beste edozein manipulazio egitea.
- Arau-hauste arinetan berrerortzea (3tik gora).
–Arau-hauste oso larriak:
- Kalteak eragitea parkimetroan edo aparkatzea kontrolatzeko beste edozein instalaziotan.
- Arau-hauste larritan berrerortzea (3tik gora).
–61 artikulua: Baimendutako Gehieneko Masa handitu da 5.000 kilogramotaraino.
Arau orokorra izanen da 5.000 kg-tik goitiko BGMa duten ibilgailuek debeku izatea udal mugapeko bide guztietan aparkatzea.
Aurreko lerroaldean ezarritakoa ez zaie aplikatuko horretarako udal baimena duten ibilgailuei.
Halaber, 21 bidaiari baino gehiagorendako tokia duten autobusek debeku dute udal mugapeko bide guztietan aparkatzea.
–82. artikulua.
Lehenbiziko paragrafoa:
Ordenantza honetan araututako gaian jarraitu beharreko prozedura izanen da Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuan eta hura garatzen duen erregelamenduan ezarritakoa.
–87. artikulua. Zehapenak.
Ordenantza honetan eta bere eranskinetan ezarritakoaren aurkako arau-hauste guztiak Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen aurka eginikoak bezala hartuko dira.
Babes Bereziko Eremurako ezarritako berariazko arau-hausteei dagokienez, ordenantza honen 54. artikuluan jasotakoak hartuko dira kontuan.
–Arau-hauste arinengatik: 100 euroko isuna gehienez ere.
–Arau-hauste larriengatik: 300 euroko isuna gehienez ere.
–Arau-hauste oso larriengatik: 1.000 euroko isuna gehienez ere.
Hori guztia ezertan ukatu gabe ezarri daitezkeen zehapenen graduazioa, Trafikoa, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioa eta Bide Segurtasuna arautzen dituen araudian ezarritako irizpideetan oinarrituz, eta, kasua bada, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean ezarritakoari jarraituz.
87. bis artikulua. Berehala ordaintzea.
Ordenantza honetan araututakoari dagokionez, jarraitu beharreko zehapen prozedura izanen da urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuan eta garatzen duen araudian ezarritakoa, eta espresuki jasoko da baldin eta isuna salaketa jasotzerakoan berehala borondatez ordaintzen bada edo 30 egun naturaleko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, zehapen prozedura bukatuko dela ondorio hauekin:
–Zehapen ekonomikoaren %50 murriztea.
–Alegazioak egiteari uko egitea. Eginez gero, ez aurkeztutzat joko dira.
–Prozedurari bukaera ematea, berariazko ebazpenik eman behar izan gabe, ordainketa egiten den egunean.
–Administrazio bidea amaitzea; administrazioarekiko auzien organo jurisdikzionalean soilik aurkezten ahalko da errekurtsoa.
–Administraziorekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea hasiko da ordainketa egiten den unean, eta biharamunetik sortuko ditu ondorio guztiak.
–Zehapena administrazio bidean irmo bihurtuko da ordainketa egiten den unean, eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorio guztiak.
Iragarkiaren kodea: L1612213