2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRAGA
Lizarragako udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena
Lizarragako Kontzejuak, 2016ko irailaren 23an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma izanik eta bertan zirenak bat etorririk, hasiera batean onetsi zuen Lizarragako udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzaren aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki oholean argitaratu ondoan, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Lizarragan, 2016ko urriaren 27an.–Presidentea, Xabier Senar Veiga.
Iragarkiaren kodea: L1612206