2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
Oihan aprobetxamendua enkantean, %10 merkeago
Fazeria honek, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkantea eginen du, ondoko plan honi dagokion oihan aprobetxamendua saltzeko: Aprobetxamenduen eta hobekuntzen urteko plana, 2016koa, “Itxesia”, “Mendi handia” eta “Hermendi” mendiei dagokiena.
Lote bakarra, 2.289,2 metro kubiko egiten duena, 27.401,39 euro balio duena, BEZa kanpo (%12), %10 merkeago.
Proposamenak, erantsi den ereduaren araberakoak, Irurtzungo Udalean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabosgarren egun balioduneko 12:00ak baino lehen.
Baldintza teknikoen eta klausula administratiboen agiriak interesdunen eskura daude, Irurtzungo Udalaren idazkaritzan.
Irurtzunen, 2016ko urriaren 26an.–Fazeriako Batzarraren burua, Oscar Lizarraga Garciandia.
ERANSKINA
Proposamenaren eredua (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1612171