214. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Tasak eta prezio publikoak, 2017

Etxarri Aranazko Udalak, 2016ko urriaren 5ean egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki du:

Lehenbizikoa.–I. eranskineko udal ordenantzak aldatzea, eta honako tasa eta prezio publiko hauek aplikatzea 2017ko ekitaldian.

Bigarrena.–Erabaki honek 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Hirugarrena.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz, aldatutzat jotzen dira ordenantza fiskalak, erabaki honek eragiten dien neurrian, eta 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina hasiko dira aplikatzen. Aldaketak tarifei baizik eragiten ez dienez, haien testua, aldatu direnak salbu, bere garaian Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hura bera izanen da.

Laugarrena.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki honetako udal ordenantzen tarifak, hasiera batean onesten direnak, Udalaren iragarki oholean egonen dira ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Behin betikoz onetsitzat joko dira, epe hori erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganez gero.

Bosgarrena.–Iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak Etxarri Aranazko Udaleko iragarkien oholean, Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.6.a artikuluarekin bat.

Etxarri Aranatzen, 2016eko urriaren 21ean.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1612132