2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
Aurrekontuko 1/2016 aldaketa. Hasierako onespena
Atezko Udalak, 2016ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2016ko ekitaldiko aurrekontuko 1/2016 aldaketaren espedientea (kreditu berezia, Aroztegiko toki sareen berrikuntza, 2. fasea).
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Eritze Atetzen, 2016ko urriaren 28an.–Alkatea, Ezekiel Martín Muxika.
Iragarkiaren kodea: L1612265