2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Aldaketa, Aranguren ibarreko udal mugapean animaliak edukitzearen gaineko udal ordenantzan. Hasierako onespena
Aranguren Ibarreko Udalak, 2016ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Aranguren ibarreko udal mugapean animaliak edukitzearen gaineko udal ordenantzan.
Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da.
Mutiloan, 2016ko urriaren 26an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L1612148