214. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

22/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan 22/2016 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2016ko 193. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 5ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu berezia.

Eragina gastuetan:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak, 117.048,70 euro gehiago.

Aurrekontu-aplikazioa: 1-933-619. Zaharberritzea. Komunitatearendako gune sozial berria.

Finantzabidea:

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.

Antsoainen, 2016ko urriaren 28an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1612275