Iragarkia
213. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 4a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1208E/2016 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Barasoain eta Tirapu parke eolikoen proiektuaren gaineko Ingurumen eraginaren adierazpena egiten duena. Sustatzailea Desarrollo de Energias Renovables de Navarra SA da.
Ebazpen honen bidez Barasoain eta Tirapu parke eolikoen proiektuaren Ingurumen eraginaren adierazpena egiten da. Desarrollo de Energias Renovables de Navarra SAk sustatzen du proiektua Barasoain, Añorbe, Oloritz, Tirapu, Untzue eta Artaxoako udal mugapeetan.
Proiektuaren ezaugarriak kontuan harturik, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 3B eranskinean sartuta dago. Beraz, Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar du. Dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen.
Ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozedura hastearren, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 48. artikuluan ezarritako aldez aurreko kontsulten tramitea eginez, 2011n sustatzaileak sei parke eolikoren laburpen-memoria aurkeztu zuen. Parke horien izenak Uzkita ll, Barasoain, Tirapu, Eskinza Mendia, Ziraukiko Gainak eta La Dehesa dira. Guztira 94 turbina eta 202,5 Mw ziren. Tramite horretan parke bakoitzerako jasotako erantzunen edukiaren laburpena eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuaren irismen-txostenarena I. eranskinean daude.
Sustatzaileak Barasoaingo eta Tirapuko parke eolikoen tramitazioarekin jarraitu du, eta, zehazki, laburpen-memoria hori hogei entitateri bidali zitzaion. Hauek erantzun zuten: Añorbeko Udala, Barasoaingo Udala, Untzueko Udala, Herri Lan Zuzendaritza Nagusia, Ondare Historikoaren Zerbitzua (Ondare Arkitektonikoaren Atala eta Arkeologia Atala), Canal de Navarra SA eta Gurelur.
Ingurumen edukia duten erantzunen artean, parke eolikoaren kokapenari lotutako alderdiak nabarmentzen ziren. Izan ere, mehatxatutako espezieak bizi dira eremuan, eta parkeak eragina izan dezake espezie horien joan-etorrietan, bereziki hegazti harraparien eta migrazio hegaztien kasuan. Ingurumen arloko intereseko beste elementu batzuk ere aipatzen ziren, bai eta inguruneko parke eolikoen kopuru handiak sortuko lukeen inpaktu metakor eta sinergikoa ere. Arkeologia Atalak txosten batean adierazi zuen aztarnategi batzuk daudela eremuan.
Aldez aurreko kontsulten emaitza sustatzaileari igorri zitzaion, Ingurumen eraginaren azterlana egiterakoan kontuan har zezan. Gainera, Ingurumen eraginaren azterlanaren derrigorrezko edukiaz gain aztertu beharreko alderdi batzuk aipatu zitzaizkion. Zehazki, irismen-txostenean aipatzen zen bi parke eolikoak paisaiarako eta ekologiarako balio handia duen eremu batean daudela. Eremu horretan, landaredi naturaleko azalerak eta labore azalerak txandakatzen dira. Landaredi naturaleko azalera horiek kontserbazio maila altua edo oso altua dute, eta neurri handi batean Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko 92/43/EEE Zuzentarauan habitat gisa katalogatuta daude.
Horrez gain, aipatzen da habitat horietan haize-sorgailuak kokatzeak eta sarbideak egiteak ingurumen ukipen nabarmena sortuko luketela. Bizi, ugaldu eta bazkatzeko eremua da babestutako hegazti espezie askorentzat.
Irismen-txosten horretan sustatzaileari jakinarazi zitzaion eremuan habitataren eraldaketaren mendeko hegaztiak daudela, tokiak paisaiaren berezitasuna eta berezitasun ekologikoa dituela eta dauden eta izanen diren instalazioekin ondorio sinergikoak daudela, eta, horregatik, haize-sorgailuak instalatzeak oso inpaktu garrantzitsuak sor ditzakeela eremuan, eta hango ingurumen bideragarritasuna kolokan jarri.
2013ko martxoaren 11n, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak “Barasoain eta Tirapu parke eolikoak” UPSaren dokumentazioa eta Ingurumen eraginaren azterlana bidali zizkion Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari. Azterlan horretan hegaztiek tokia erabiltzeko moduari buruzko urteko ziklo osoko azterlana zegoen.
2013ko martxoan proposatutako Tirapuko parke eolikoak 3 Mw-ko 9 haize-sorgailu ditu (27 Mw-ko potentzia guztira), 4 makinako eta 5 makinako bi lerrokaduratan. Lehenbizikoa iparralderantz, San Esteban parke eolikoarekin paralelo (500 bat metrora), eta bigarrena, gainerako 5 haize-sorgailuek osatua, San Esteban parkearen mendebaldeko muturrean.
Bestetik, Barasoaingo parke eolikoak 3 Mw-ko 16 haize-sorgailu ditu (48 Mw-ko potentzia guztira), ekialdetik mendebaldera doazen bi lerrokaduratan, San Esteban parke eolikoarekin paralelo (1.500 metrora, iparralderantz) eta Barasoaingo eremu esperimentalarekin eta Karakidoia parke eolikoarekin paralelo (2.000 bat metrora, hegoalderantz).
Horrez gain, guztira 7,6 kilometroko bide berriak egin nahi dira, eta guztira 6 kilometroko pistak egokitu eta zabaldu nahi dira (obrak bukatu ondoren bide-zoruak 6 metroko zabalera izanen du). Haize-sorgailuen arteko konexio elektrikoak lurpetik joanen lirateke, dauden edo eginen diren bideetan, San Esteban parke eolikoaren azpiestazioraino. Sortzen den energia parke eoliko horren linea elektrikoaren bidez aterako da.
Aurkeztutako Ingurumen eraginaren azterlanak aurreikusten diren ingurumen ukipenak aztertzen ditu. Mehatxatutako hegaztiek (harrapariek, batez ere), paisaiak eta landaredi naturaleko azalera batzuk (kontserbazio maila altua dutenek eta, neurri handi batean, 92/43/EEE Zuzentarauan habitat gisa katalogatuta daudenek) jasango dituzte ukipen nagusiak.
Ukipenak jasoko dituzten hegazti nagusiak hauexek dira: miru gorria, sai zuria, arrano beltza, mirotz zuria, zapelatz arrunta, arrano sugezalea eta sai arrea. Gainera, eremua Erreniega-Alaitz Mendilerroa igarobidean dagoenez, garrantzitsuak dira espezie askoren migrazio joan-etorrietan sortzen diren ukipenak. Azterlanaren arabera, Lurralde Antolamendu Planek (LAP3 eta LAP4) proiektuaren ingurunea laboreen eta mendiaren mosaikoko ingurumen-unitatean sartzen dute, paisaiaren aldetik balio handiko unitate gisa. Eremuan azpiegitura energetikoak eta parke eolikoak baimentzen ahal dira, betiere elementu nagusiak ukipenik jasotzen ez badu. Ingurumen eraginaren azterlanak ondorioztatzen du parkeen ikusgarritasuna altua dela, planteatutako lerrokaduren luzaeragatik eta haize-sorgailuen neurriengatik.
Halaber, Ingurumen eraginaren azterlanean aipatzen da ingurunean haize-sorgailu asko daudela. Izan ere, 12 parke eoliko abiatu dira (La Calera, Los Cerros, San Esteban, San Esteban II, Egastiaga, Karakidoia, Etxague, Alaitz, Alaitz, Alaizko eremu esperimental eolikoa, La Campana, Barasoaingo eremu esperimental eolikoa eta Aizkibel), gehi Tirapukoa eta Barasoaingoa, eta horrek ondorioak ditu hegaztiengan eta paisaian.
Haize-sorgailuen arteko bideak eta haize-sorgailuen plataformak egiteak ukitutako habitatei dagokienez, garriga, erkameztia eta abariztia dira hobekien kontserbatzen direnak aztertutako eremuan. Kontserbazio maila altua edo ertaina dute, hauskortasun handia eta birsortzeko gaitasun mugatua.
Laburbilduz, IEAk ondorioztatzen du Tirapuko eta Barasoaingo parke eolikoen proiektuak oro har ingurumenaren gainean inpaktu larria izanen duela, betiere neurri zuzentzaile eta prebentzioko guztiak eta aurkeztutako zaintza plana aplikatzen badira.
Ingurumen eraginaren azterlanaren edukia egiaztatu ondoren, eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 50. artikuluarekin bat, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak nahikotasun txostena eman zuen 2013ko irailaren 27an.
Nafarroako Gobernuak 2014ko apirilaren 30ean hartutako Erabakiaren bidez (2014ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 20an), Barasoain eta Tirapu parke eolikoen proiektua, Desarrollo de Energías Renovables de Navarra SAk sustatua, Udalez gaindiko Proiektu Sektorial deklaratu zen, eta espedientea jendaurrean jarri zen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean eta Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean aurreikusitako ondorioetarako, Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio gisa.
Epe horretan hiru alegazio jaso dira, hauek aurkeztuak: Olorizko Udala, Gurelur eta Red Eléctrica de España SAU. II. eranskinean jaso da alegazioen edukia.
Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak txostena egin du eta, bertan adierazitakoari jarraikiz, hurbilen dauden parke eolikoetan (San Esteban, Barasoaingo eremu esperimentala, Karakidoia) erregistratutako gorabeheren datu-basearen arabera, hauexek dira baja nagusiak: 11 miru gorri (galzoriko espezie gisa katalogatua Espainian eta espezie kaltebera gisa Nafarroan), 4 Naumann belatz (galzoriko espezie gisa katalogatua Nafarroan), sai zuri bat (espezie kaltebera gisa katalogatua Nafarroan), arrano beltz bat (espezie kaltebera gisa katalogatua Nafarroan), 182 sai arre, 11 arrano txiki eta 6 hontz handi.
Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalek txostena egin du, eta horren arabera eremuan baliabide eolikoaren gaur egungo aprobetxamendu maila altua da. Horregatik, Barasoaingo eta Tirapuko parke eolikoak onartzeak hegazti populazioen gaineko ukipena handituko luke. Populazio horietako batzuek mehatxu maila handia dute, eta eremu hori bizi, babestu eta bazkatzeko eremua da haientzat, edo pasabidea haien migrazio joan-etorrietan. Gainera paisaiaren gaineko inpaktua larria da, dauden haize-sorgailuen kopurua kontuan harturik.
Tirapuko parke eolikoa San Esteban Parke eolikotik hurbil dago, harekiko paralelo, eta horrek hesi efektua handiagotu dezake hegazti espezie askorentzat. Barasoaingo parke eolikoan Carrascaleko bide azpiegituren igarobidetik hurbilen dagoen lerrokadurak arrisku handia sortzen du hegaztiek harekin talka egiteko, eta LAPean katalogatutako intereseko eremuan dago.
2016ko maiatzean, sustatzaileak “Barasoain eta Tirapu parke eolikoen UPSerako proposamen teknikoa” agiria aurkeztu du. Haren helburua da tramitazioan jasotako txosten eta alegazioetan aipatu diren alderdiak bildu eta haiei erantzuna ematea.
Barasoain, Añorbe, Oloritz, Tirapu, Untzue eta Artaxoako udalei bidali zitzaien 2016ko maiatzeko proposamena, eta iradokizunen idazkia aurkeztu dute Añorbe, Artaxoa, Barasoain, Oloritz eta Tirapuko udalek eta Olkozko Kontzejuak. Sustatzaileari bidali zaizkio, hark balora ditzan. Udalen proposamenak eta sustatzailearen erantzuna III. eranskinean laburbildu dira.
Errepikatzen diren eskaeren artean, udalek beharrezkotzat ikusten dute parke eolikoaren jarduerak eta eremuko gainerako erabilerek konpartituko dituzten bideak egokitu eta mantentzeko plan egoki bat izatea. Horrez gain, eskatzen dute haize-sorgailuak herrilurretan eta landaredirako eragin gutxiago duten puntuetan kokatzeko, eta goraipatzen dituzte ukitutako eremuak naturaren eta paisaiaren aldetik dituen balio garrantzitsuak. Bestetik, Tirapuko Udalak adierazten du erabat kontra dagoela Tirapuko parke eolikoaren iparraldeko lerrokadura instalatzeari dagokionez, pasaiaren gaineko inpaktu larriarengatik eta zarata eta eragozpenengatik, metatzen zaizkiena herrian dauden parke eolikoek sortutakoei.
Jendaurrean jarri zen UPSari dagokionez, 2016ko maiatzeko dokumentazio teknikoak Barasoaingo 2 haize-sorgailu kentzea dakar (hasieran 16 aurkeztu ziren), eta Tirapuko bat (9 proiektatu ziren). Horren ondorioz, 22 posizio dira, eta haize-sorgailu batzuen eta sarbideen kokapena birdefinitzen da, landarediaren gaineko ukipena gutxitzeko.
Halaber, zaintza plana proposatzen da, bai eta prebentzioko eta konpentsazioko neurriak ere, hasierako dokumentazioan emandakoa nabarmenki hobetzen duena.
Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak ingurumen ondorioen gaineko txostena egin du, eta bertan adierazi du proposamenak aldaketa positiboa dakarrela landarediaren gaineko ukipenari dagokionez, plataformek eta bideek baso eremuak okupatzen ez baitituzte. Hegazti mehatxatuen gaineko inpaktu negatiboei dagokienez, kontua ez da gehiegi aldatzen, dauden parkeekin paralelo doazen lerrokadurak mantentzen baitira, hezi efektua handituz, bereziki Tirapuko iparraldeko lerrokaduran. Paisaiaren gaineko inpaktua pixka bat murrizten da, haize-sorgailuen kopurua murrizten den heinean. Inpaktu garrantzitsua mantentzen da Tirapuko 5., 6., 7. eta 8. erroten eremuan (hala nabarmendu du Tirapuko Udalak) eta Barasoaingo parkearen ekialdean. Eremu horretan haize-sorgailuak Lurralde Antolamendu Planetan paisaiaren aldetik duen interesagatik “laboreen eta basoko landarediaren mosaiko, ongi kontserbatutako eremu” katalogatutako espazioan daude.
Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak proposatzen du, aldeko txostena emateko ezinbesteko baldintza gisa, proiektua murriztea, Barasoaingo parke eolikoaren 12., 13. eta 14. haize-sorgailuak kenduz, Eremu Zentraleko LAP-3an definitutako nekazaritzaren eta abeltzaintzaren paisaia kulturalean baitaude (mendi-labore paisaian) eta inpaktu metagarria sortuko bailituzkete mehatxatutako hegaztiengan eta paisaian (haize-sorgailuez betetako eremu batean), eta, halaber, Tirapuko parke eolikoaren 5., 6., 7. eta 8. haize-sorgailuak kentzea, paisaiaren aldetik duten inpaktuagatik (San Esteban parke eolikotik oso hurbil eta harekin paralelo dagoelako, eta bizitokietatik ikusten ahal direlako) eta inpaktu metagarria sortuko bailituzkete populazioak jasan behar dituen zaratari eta eragozpenei dagokienez. Horrez gain, ingurumenaren ikuspegitik ez da bateragarria, hesi efektua handituko bailitzateke babestutako hegazti espezie batzuentzat.
Ondorio gisa, Zerbitzuak txostenean dio proiektuak oro har inpaktu larria duela, eta ingurumenaren aldetik bateragarria izan daitekeela posizio batzuk kentzen badira eta neurri zuzentzaile batzuk (Ingurumen eraginaren adierazpen honen baldintzetan jasoak) hartzen badira.
Entzutea emateko tramitea bete da Ingurumen eraginaren adierazpenaren proposamenean. Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 52. artikuluan ezartzen da tramite hori. Irailaren 20an, sustatzaileak adierazi du ez dagoela ados, alderdi batzuei dagokienez. Ez dator bat populazioarengan zarata handitzearen balorazioarekin, balorazioa aldatzeko aukera ematen duten egiaztapenak aurkeztu gabe. Ez dago ados paisaian eta hegaztiengan izanen den inpaktuaren balorazioarekin, balorazio hori aldatzeko bide eman dezaketen neurri zuzentzaile berririk aurkeztu gabe. Haize-sorgailuen kokapenari dagokionez, argitu behar da Barasoaingo parke eolikoaren 12., 13. eta 14. haize-sorgailuen eremua nekazaritzaren eta abeltzaintzaren paisaia kulturaleko eremuan dagoela, LAP-4an halako espazioetarako ezarritako irizpideak aplikatzearen ondoriozko eremuan hain zuzen, eta Carrascal mendatearen eremuari dagokiona, errepidearen bi alboetan eta, gutxienez, Puiuraino.
Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusirik, Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozedura osatuta dagoela eta adierazitakoarekin bat datorrela iritzita, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1.–Barasoain eta Tirapu parke eolikoen proiektuaren gaineko Ingurumen eraginaren adierazpena egitea. Sustatzailea Desarrollo de Energias Renovables de Navarra SA da. “Barasoain eta Tirapu parke eolikoen UPSerako proposamen teknikoa” agirian definitutako proiektua bideragarritzat jotzen da ingurumenaren aldetik, betiere Barasoaingo parke eolikoaren 12., 13. eta 14. haize-sorgailuak eta Tirapuko parke eolikoaren 5., 6., 7. eta 8. haize-sorgailuak kentzen badira. Azkenean 15 posizio izanen ditu.
2.–Ingurumenaren arloko dokumentazioan sartutako neurri zuzentzaileak eta prebentziokoak bete beharko dira proiektua gauzatzean, bai eta baldintza hauek ere:
1. Haize-sorgailuen kokapen zehatzak eta bideen sarearen ezaugarriek Barasoaingo eta Tirapuko parke eolikoen UPSerako proposamen teknikoan ezarritakoa beteko dute. 2016ko maiatzaren 10ean aurkeztu zen proposamen hori. Plataformen eta bideen lur-erauzketetan eta lubetetan, gehieneko malda onargarria 2H:1V izanen da, bertako espezieak erabiliz landareztatze egokia egin ahal izateko.
2. Haize-sorgailuetatik 1.000 metro baino hurbilago dauden eremuak orain ez dira animalien gorpuak uzteko eremu egokitzat hartuko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 25eko 46/2014 Foru Agindua aplikatuz. Foru agindu horren bidez basa faunaren zenbait espezie elikatzea arautu zen, gizakiek jateko ez diren animalien azpiproduktuekin, Nafarroako Foru Komunitateko hegaztientzako bazkalekuen funtzionamendua ere arautu zen, Europar Batasuneko intereseko espezie nekrofagoak elikatzeko babes eremua ezarri zen eta haren funtzionamendurako arauak zehaztu ziren. Sustatzaileak horren berri eman beharko die ukitutako abeltzaintzako ustiategiei. Gomendagarria da gorpuen biltegiaren distantzia dezente handitzea, hegazti nekrofagoak ez erakartzeko.
3. Ingurumena zaintzeko plana baldintza hauek betez garatuko da:
(1) Parkea funtzionamenduan hasi ondoren, zuzeneko zaintza etengabea eginen da lurrean bertan, babestutako hegaztientzako arrisku egoeren inguruan, talkak saihesteko. Aldeko txostena duten haize-sorgailu guztien eremuan eginen da lan hori, otsailaren 15etik ekainaren 15era arte eta irailaren 1etik azaroaren 31ra arte. Horretarako, sustatzaileak lan plana aurkeztuko du, arrisku egoera sortzen duten haize-sorgailuak berehala eta prebentzioz gelditzeko behar diren aplikazio teknologikoak erabiltzeko aukera barne. Prebentziozko geldialdia espezie hauetarako eginen da: Bonelli arranoa, ugatza, Naumann belatza, miru gorria, sai zuria, arrano beltza, arrano sugezalea, arrano txikia eta sai arrearen talde batzuk.
(2) Talka egiteagatik hildako hegaztien eta saguzarren tasa aztertuko da haize-sorgailu guztietan funtzionamenduko lehenbiziko bi urteetan. Hirugarren urtetik aurrera lagindutako posizioen kopurua murrizten ahalko da, betiere Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak aldeko txostena eman badu.
(3) Parkea eraiki baino urtebete lehenago eta funtzionamenduan hasi eta bi urte geroago, azterlana eginen da espazioaren erabilerari buruz, hegazti eta saguzarrei dagokienez, Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak ontzat emandako metodologia erabilita.
(4) Parkea funtzionamenduan hasi ondoren, protokolo bat abiaraziko da parkeak herri hurbiletako hiri lurzoruan sortzen duen soinu inpaktuaren jarraipena egiteko. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari aurkeztuko zaio protokoloaren proposamena, hark baliozko dezan.
3.–Sustatzaileak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearekin bat, UPSa egoki gauzatzearen ondoriozko betebeharrei erantzuteko aurkezten duen abala erabiliko da proiektua gauzatzearen ondorioz eragin litezkeen ingurumen kalteak konpondu edo gutxituko direla bermatzeko, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 69. artikuluan ezarritakoarekin bat.
4.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
5.–Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, alegatzaileei, Barasoain, Añorbe, Oloritz, Artaxoa eta Tirapuko udalei eta sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2016ko urriaren 10ean.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.
I. ERANSKINA
ALDEZ AURREKO KONTSULTA TRAMITEAREN EMAITZA
Aldez aurreko kontsulta tramitearen emaitza
Barasoain-Tirapuko parke eolikoari buruz
KONTSULTATUAK | ERANTZUNAK |
BARASOAINGO PARKE EOLIKOA | |
BARASOAINGO UDALA | X |
AÑORBEKO UDALA | X |
OLORIZKO UDALA | |
TIRAPUKO UDALA | |
UNTZUEKO UDALA | X |
KULTURA ZUZENDARITZA NAGUSIA | X |
BIODIBERTSITATEA ZAINTZEKO ZERBITZUKO ZUZENDARIA | |
ENERGIAREN, MEATZARITZAREN, TELEKOMUNIKAZIOEN ZERBITZUA | |
HERRI LANETAKO ZUZENDARI NAGUSIA | X |
LURRALDEAREN ANTOLAMENDUKO ZERBITZUKO ZUZENDARIA | |
NAFARROAKO UDAL ETA KONTZEJUEN FEDERAZIOA | |
NAFARROAKO UNIBERTSITATEA-JORDI PUIG | |
NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA-RAFAEL GARCIA SANTOS | |
LAB | |
UGT | |
ELA | |
CCOO | |
EKOLOGISTAK MARTXAN | |
GURELUR | X |
NAFARROAKO EHIZA FEDERAZIOA | |
ADECANA | |
TIRAPUKO PARKE EOLIKOA | |
TIRAPUKO UDALA | |
AÑORBEKO UDALA | X |
ARTAXOAKO UDALA | |
CANAL DE NAVARRA SA | X |
KULTURA ZUZENDARITZA NAGUSIA | X |
BIODIBERTSITATEA ZAINTZEKO ZERBITZUKO ZUZENDARIA | |
ENERGIAREN, MEATZARITZAREN, TELEKOMUNIKAZIOEN ZERBITZUA | |
HERRI LANETAKO ZUZENDARI NAGUSIA | X |
LURRALDEAREN ANTOLAMENDUKO ZERBITZUKO ZUZENDARIA | |
NAFARROAKO UDAL ETA KONTZEJUEN FEDERAZIOA | |
NAFARROAKO UNIBERTSITATEA-JORDI PUIG | |
NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA-RAFAEL GARCIA SANTOS | |
LAB | |
UGT | |
ELA | |
CCOO | |
EKOLOGISTAK MARTXAN | |
GURELUR | X |
NAFARROAKO EHIZA FEDERAZIOA | |
ADECANA | |
Gurelurrek parke eolikoaren kokapenari lotutako alderdiak nabarmentzen ditu. Izan ere, mehatxatutako espezieak bizi dira eremuan, eta parkeak eragina izan dezake espezie horien joan-etorrietan, bereziki hegazti harraparien eta migrazio hegaztien kasuan. Ingurumen arloko intereseko beste elementu batzuk ere aipatzen dira, bai eta inguruneko parke eolikoen kopuru handiak sortuko lukeen inpaktu metakor eta sinergikoa ere. Zehazki, aipatzen da Barasoaingo eta Tirapuko parke eolikoak paisaiarako eta ekologiarako balio handia duen eremu batean daudela. Eremu horretan, landaredi naturaleko azalerak eta labore azalerak txandakatzen dira. Landaredi naturaleko azalera horiek kontserbazio maila altua dute, eta Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko 92/43/EEE Zuzentarauak babestuak daude.
Untzueko Udalak paisaiaren eta bertako eta migrazioko hegaztien gaineko ondorio negatiboak nabarmentzen ditu, parke eolikoak eginez gero.
Barasoaingo eta Añorbeko udalek eskatzen dute haize-sorgailu batzuen kokapena aldatzeko, bereak diren lurretan kokatzeko.
Arkeologia Atalak txosten batean adierazi zuen aztarnategi batzuk daudela ingurunean. Ondare Arkitektonikoaren Atalak txosten batean adierazi du proiektuak ez duela ukipenik sortzen bere eskumeneko arloetan.
Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak kontsiderazio batzuk egin ditu bide eta trenbide azpiegiturei buruz, bete beharko direnak proiektua gauzatzen bada.
Canal de Navarra SAk adierazi du ezen 8. eta 9. haize-sorgailuen kokapena aldatzen bada, interferentziak sortzen ahal direla ubidearen eragiketa automatizatua ahalbidetzen duen komunikazio sarean.
IEAren irismen-txostena, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak egina.
Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak, 2012ko urtarrilaren 12ko txostenean, adierazten du Tirapun proposatzen den parkeak 3 Mw-ko 9 haize-sorgailu dituela (27 Mw-ko potentzia guztira), eta San Esteban parke eolikoaren handitze bat dela (dagoen parke hori ere Derna SAk sustatzen du), 4 makinako eta 5 makinako bere bi lerrokadurak instalazio eoliko horrekin lotzen baitira hego-mendebaldean eta ipar-ekialdean. Inguruabar horrengatik eta dagoen parkearen eta proposatutakoaren haize-sorgailuek altuera ezberdina dutelako, eragin negatiboa sor daiteke multzoaren iragazkortasunean faunaren joan-etorrietarako, eta zehatz-mehatz aztertu beharko litzateke alderdi hori. San Esteban parke eolikoaz gain, proposatutako parke eolikoaren hegoaldean beste instalazio eoliko batzuk daude funtzionamenduan, beste batzuk onartuak (oraindik ez dira eraiki) eta beste batzuk aldez aurreko kontsulta fasean. Horregatik, ondorio sinergikoak eta eremua mukuru egon daitekeela ere kontuan hartu behar dira azterlanean.
Tirapuko parke eolikoa (San Esteban parke eolikoaren handitzea) paisaiarako eta ekologiarako balio handia duen eremu batean kokatuko litzateke. Eremu horretan, landaredi naturaleko azalerak eta labore azalerak txandakatzen dira. Landaredi naturaleko azalera horiek kontserbazio maila altua edo oso altua dute, eta hein handi batean Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko 92/43/EEE Zuzentarauan habitat gisa katalogatuta daude. Habitat horietan haize-sorgailuak kokatzeak eta sarbideak egiteak ingurumen ukipen oso nabarmenak sortuko lituzke. Bizi, ugaldu eta bazkatzeko eremua da babestutako hegazti espezie askorentzat. Ingurunean habitataren eraldaketaren mendeko hegaztiak daude, tokiak paisaiaren berezitasuna eta berezitasun ekologikoa ditu eta dauden eta izanen diren instalazioekin ondorio sinergikoak daude, eta, horregatik, haize-sorgailuak instalatzeak inpaktu garrantzitsuak sor ditzake eremuan, eta hango ingurumen bideragarritasuna kolokan jarri.
Proposatutako Barasoaingo parke eolikoak 3 Mw-ko 16 haize-sorgailu ditu (48 Mw-ko potentzia guztira). Haize-sorgailuak bi lerrokadura nagusitan kokatzen dira lurraldean, HM-IE orientazioarekin, dagoen San Esteban parke eolikoarekin paralelo. Derna SAk sustatzen du San Esteban parkea ere, eta kilometro bat eta haraxeago dago. Inguruabar horrengatik eta dagoen parkearen eta proposatutakoaren haize-sorgailuek altuera ezberdina dutelako, eragin negatiboa sor daiteke multzoaren iragazkortasunean faunaren joan-etorrietarako, eta zehatz-mehatz aztertu beharko litzateke alderdi hori. San Esteban parke eolikoaz gain, proposatutako parke eolikoaren hegoaldean beste instalazio eoliko batzuk daude funtzionamenduan, beste batzuk onartuak (oraindik ez dira eraiki) eta beste batzuk aldez aurreko kontsulta fasean. Horregatik, ondorio sinergikoak eta eremua mukuru egon daitekeela ere kontuan hartu behar dira azterlanean.
Barasoaingo parke eolikoa paisaiarako eta ekologiarako balio handia duen eremu batean kokatuko litzateke. Eremu horretan, landaredi naturaleko azalerak eta labore azalerak txandakatzen dira. Landaredi naturaleko azalera horiek kontserbazio maila altua edo oso altua dute, eta neurri handi batean Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko 92/43/EEE Zuzentarauan habitat gisa katalogatuta daude. Habitat horietan haize-sorgailuak kokatzeak eta sarbideak egiteak ingurumen ukipen oso nabarmenak sortuko lituzke. Eremua hiriguneetatik urrun dago, eta gaur egun Nafarroan gutxien antropizaturik dauden zonetako bat da, eta bizi, ugaldu eta bazkatzeko eremua da babestutako hegazti espezie askorentzat. Eremuan habitataren eraldaketaren mendeko hegaztiak daude, tokiak paisaiaren berezitasuna eta berezitasun ekologikoa ditu eta dauden eta izanen diren instalazioekin ondorio sinergikoak daude, eta, horregatik, haize-sorgailuak instalatzeak oso inpaktu garrantzitsuak sor ditzake eremuan, eta hango ingurumen bideragarritasuna kolokan jarri.
Aldez aurreko kontsulta tramitearen emaitza
Uzkita II parke eolikoari buruz
KONTSULTATUAK | ERANTZUNAK |
LEOZKO UDALA | |
EZPOROGIKO UDALA | X |
KULTURA ZUZENDARITZA NAGUSIA | X |
BIODIBERTSITATEA ZAINTZEKO ZERBITZUKO ZUZENDARIA | |
ENERGIAREN, MEATZARITZAREN, TELEKOMUNIKAZIOEN ZERBITZUA | |
HERRI LANETAKO ZUZENDARI NAGUSIA | X |
LURRALDEAREN ANTOLAMENDUKO ZERBITZUKO ZUZENDARIA | |
NAFARROAKO UDAL ETA KONTZEJUEN FEDERAZIOA | |
NAFARROAKO UNIBERTSITATEA-JORDI PUIG | |
UPNA-RAFAEL GARCÍA SANTOS | |
LAB | |
UGT | |
ELA | |
CCOO | |
EKOLOGISTAK MARTXAN | |
GURELUR | X |
NAFARROAKO EHIZA FEDERAZIOA | |
ADECANA |
Gurelurrek parke eolikoaren kokapenari lotutako alderdiak nabarmentzen ditu. Izan ere, mehatxatutako espezieak bizi dira eremuan, eta parkeak eragina izan dezake espezie horien joan-etorrietan. Ingurumen arloko intereseko beste elementu batzuk ere aipatzen dira, bai eta inguruneko parke eolikoen kopuru handiaren ondoriozko eragin metakor eta sinergikoa ere. Besteak beste, Uzkita parke eolikoa dago. Proiektua paisaiarako eta ekologiarako balio handia eta landaredi naturala dituen eremu batean kokatzen da. Landaredi naturaleko azalera horiek kontserbazio maila altua dute, eta Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko 92/43/EEE Zuzentarauak babestuak daude.
Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak kontsiderazio batzuk egin ditu bide eta trenbide azpiegiturei buruz, eta bete beharko dira proiektua gauzatzen bada.
Arkeologia Atalak txosten batean adierazi zuen aztarnategi batzuk daudela ingurunean. Ondare Arkitektonikoaren Atalak txosten batean adierazi du proiektuak ez duela ukipenik sortzen bere eskumeneko arloetan.
Ezporogiko Udalak aipatu du bere udal mugapean beste parke eoliko bat (Irangoiti izenekoa) instalatzeko ekimen bat dagoela, eta Uzkita II parke eolikoarekin koordinatu beharko lukeela bietarako sinergia positiboak lortzeko. Halaber, azaltzen du garapen eolikoarekin lortuko liratekeen baliabideak oso garrantzitsuak direla udalerriaren beharretarako.
IEAren irismen-txostena, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak egina.
Proposatutako parkeak 1,5 Mw-ko 18 haize-sorgailu ditu, eta gutxi gorabehera 2 kilometroko gailur-lerro batean kokatzen da, gaur egun haize-sorgailurik ez duena, iparraldeko Ibargoiti parke eolikoaren eta hegoaldeko Uzkita parke eolikoaren artean. Bi parke horiek Izko Mendilerroan eta Getadarko Gainean daude, hurrenez hurren, eta Desarrollo de Energia Renovables de Navarra SArenak dira. Proiektatutako parkea instalazio eolikoez erabat beteta dagoen eremu batean kokatuko litzateke, eta hesi efektua nabarmenki handituko luke hegaztientzat, dauden parke eolikoen arteko pasabide eskasetako bat beteko bailuke. Horrez gain, ezaguna da proposatutako eremuan habitataren eraldaketaren mendeko hegaztiak daudela, parke eolikoetan eragina izateko arrisku handia dutenak. Paisaiaren gaineko inpaktua oso garrantzitsua da, eta dauden parkeek sortutakoari metatuko litzaioke. Adierazitakoaren ondorio gisa, Uzkita II parke eolikoa bideraezintzat jotzen da ingurumenaren aldetik.
Aldez aurreko kontsulta tramitearen emaitza
Eskinza Mendia parke eolikoari buruz
KONTSULTATUAK | ERANTZUNAK |
DEIERRIKO UDALA | x |
ZIRAUKIKO UDALA | x |
VILLATUERTAKO UDALA | |
OTEITZAKO UDALA | |
ABERINGO UDALA | |
MORENTINGO UDALA | |
DEIKAZTELUKO UDALA | x |
KULTURA ZUZENDARITZA NAGUSIA | x |
BIODIBERTSITATEA ZAINTZEKO ZERBITZUKO ZUZENDARIA | |
ENERGIAREN, MEATZARITZAREN, TELEKOMUNIKAZIOEN ZERBITZUA | |
HERRI LANETAKO ZUZENDARI NAGUSIA | x |
LURRALDEAREN ANTOLAMENDUKO ZERBITZUKO ZUZENDARIA | |
NAFARROAKO UDAL ETA KONTZEJUEN FEDERAZIOA | |
NAFARROAKO UNIBERTSITATEA-JORDI PUIG | |
NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA-RAFAEL GARCIA SANTOS | |
LAB | |
UGT | |
ELA | |
CCOO | |
EKOLOGISTAK MARTXAN | |
GURELUR | x |
NAFARROAKO EHIZA FEDERAZIOA | |
ADECANA |
Gurelurrek nabarmentzen du parkea ingurumenaren aldetik balio handia (bereziki ornitologikoa) duen eremu batean kokatzen dela. Horrez gain, mehatxatutako fauna espezieak daude, eta haien joan-etorrien gaineko eragina izateko arriskua nabarmentzen du. Ingurumen arloko intereseko beste elementu batzuk ere aipatzen dira, hala nola paisaia eta landaredi naturaleko azalerak. Landaredi naturaleko azalera horiek kontserbazio maila altua dute, eta Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko 92/43/EEE Zuzentarauak babestuak daude.
Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak kontsiderazio batzuk egin ditu bide eta trenbide azpiegiturei buruz, eta bete beharko dira proiektua gauzatzen bada.
Arkeologia Atalak txosten batean adierazi zuen aztarnategi batzuk daudela ingurunean. Ondare Arkitektonikoaren Atalak txosten batean adierazi du proiektuak ez duela ukipenik sortzen bere eskumeneko arloetan.
Ziraukiko eta Deierriko udalek zehaztapen batzuk egiten dituzte ukitutako landarediari buruz, aztertutako agirian haren deskripzioan akats batzuk baitzeuden. Halaber, parke eolikoak eta bere ebakuazio lineak landaredian, paisaian eta abelbideetan sortuko lituzketen ukipenak nabarmentzen dituzte. Aurrekoaz gain, Deierriko Udalak parke eolikoak hegaztiengan sortuko lituzkeen ukipenak aipatzen ditu, bereziki lurraldean dauden harrapariengan.
Deikazteluko Udalak adierazi du proiektuaren aurka dagoela, ingurumen ukipen larriak sortuko lituzkeelako eta justifikatzen ez delako.
IEAren irismen-txostena, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak egina.
Proposatutako parkeak 1.500 kw-ko 12 haize-sorgailu izanen lituzke (18 Mw-ko potentzia guztira). Haize-sorgailuak M-E orientazioarekin lerrokatzen dira, Monte Hermoso alderdian, San Cristóbal tontorrean amaitzen den mendilerro baten gailur-lerroan, eta paisaiaren aldetik oso inpaktu garrantzitsua du.
Eskinza Mendia parke eolikoa paisaiarako eta ekologiarako balio handia duen eremu batean kokatuko litzateke. Eremu horretan, landaredi naturaleko azalerak eta labore azalerak txandakatzen dira. Landaredi naturaleko azalera horiek kontserbazio maila altua dute, eta Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko 92/43/EEE Zuzentarauan habitat gisa katalogatuta daude. Habitat horietan haize-sorgailu batzuen kokapenak eta sarbideak egiteak ingurumen ukipen oso nabarmenak sortuko lituzke. Bizi, ugaldu eta bazkatzeko eremua da babestutako hegazti espezie askorentzat. Eremuko habitaten balio ekologikoa, habitataren eraldaketaren mendeko hegaztien presentzia eta paisaiaren gaineko inpaktua kontuan hartuta, haize-sorgailuak instalatzeak inpaktu garrantzitsuak sor ditzake ingurunean, eta hango ingurumen bideragarritasuna kolokan jarri.
Aipamen berezia merezi du ebakuazio linea elektrikoak. Aurkeztutako trazaduraren arabera, 9 km-tik gorako luzera izanen luke, eta ingurumeneko balio handiko espazioak ukituko lituzke. Horrez gain, linea elektrikoaren azken puntua Deikaztelun eraikiko litzatekeen azpiestazio elektriko bat da. Azpiestazio elektriko hori proiektu baten zatia da. Proiektua tramitatzen ari zen une horretan, ez zegoen onartua eta aldaketak izan zitzakeen. Horregatik, ezin da bermatu azpiestazioaren behin betiko kokapena parke eolikoaren laburpen-memorian agertzen dena izanen denik. Horrenbestez, eta kontuan harturik ebakuazio linea elektrikoa parke eolikoaren zati bereizezina dela eta multzoaren ingurumeneko balorazioa egin behar dela, bereziki hain luzeak diren ebakuazio lineetan, azpiestazioaren behin betiko kokapena onartu arte sustatzaileak ezin du Ingurumen eraginaren azterlan egokia egin.
Aldez aurreko kontsulta tramitearen emaitza
Ziraukiko Gainak parke eolikoari buruz
KONTSULTATUAK | ERANTZUNAK |
DEIERRIKO UDALA | X |
GESALAZKO UDALA | |
GIRGILLAOKO UDALA | X |
MAÑERUKO UDALA | X |
ZIRAUKIKO UDALA | |
VILLATUERTAKO UDALA | |
OTEITZAKO UDALA | |
ABERINGO UDALA | |
MORENTINGO UDALA | |
DEIKAZTELUKO UDALA | X |
KULTURA ZUZENDARITZA NAGUSIA | X |
BIODIBERTSITATEA ZAINTZEKO ZERBITZUA | |
ENERGIAREN, MEATZARITZAREN, TELEKOMUNIKAZIOEN ZERBITZUA | |
HERRI LANETAKO ZUZENDARI NAGUSIA | X |
LURRALDEAREN ANTOLAMENDUKO ZERBITZUKO ZUZENDARIA | |
NAFARROAKO UDAL ETA KONTZEJUEN FEDERAZIOA | X |
NAFARROAKO UNIBERTSITATEA-JORDI PUIG | |
NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA-RAFAEL GARCIA SANTOS | |
LAB | |
UGT | |
ELA | |
CCOO | |
EKOLOGISTAK MARTXAN | |
GURELUR | X |
NAFARROAKO EHIZA FEDERAZIOA | |
ADECANA |
Gurelurrek nabarmentzen du parkea ingurumenaren aldetik balio handia (bereziki ornitologikoa) duen eremu batean kokatzen dela. Horrez gain, mehatxatutako fauna espezieak daude, eta haien joan-etorrien gaineko eragina izateko arriskua nabarmentzen du. Azpimarratzen da Ipar Baigorrin dagoen estepako hegaztiak zaintzeko intereseko eremua hurbil dagoela, eta bi abelbidek ukipenak izanen dituztela. Ingurumen arloko intereseko beste elementu batzuk ere aipatzen dira, hala nola paisaia eta landaredi naturaleko azalerak. Landaredi naturaleko azalera horiek kontserbazio maila altua dute, eta Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko 92/43/EEE Zuzentarauak babestuak daude.
Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak kontsiderazio batzuk egin ditu bide eta trenbide azpiegiturei buruz, bete beharko direnak proiektua gauzatzen bada.
Arkeologia Atalak txosten batean adierazi zuen aztarnategi batzuk daudela ingurunean. Ondare Arkitektonikoaren Atalak txosten batean adierazi du proiektuak ez duela ukipenik sortzen bere eskumeneko arloetan.
Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak Girgillaoko Udalaren txostena igorri du.
Girgillaoko Udalak aipatzen du parke eolikoak ukipen negatiboak sortuko lituzkeela uso-pasean eta dauden ehiza-barrutietan.
Mañeruko Udalak ere bere kezka plazaratu du inguruabar horri buruz, hegaztien gaineko ukipenei buruz eta populazioari eragozpenak sor liezazkioketen soinu ukipenei buruz.
Deierriko Udaleko Lorka Kontzejuak eskatu du haize-sorgailuak udalaren lurretan kokatzeko, eta ebakuazio linea hirigunetik ahalik eta urrunen kokatzeko.
Deikazteluko Udalak adierazi du proiektuaren aurka dagoela, ingurumen ukipen larriak sortuko lituzkeelako eta justifikatzen ez delako.
IEAren irismen-txostena, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak egina.
Ziraukiko Gainak parke eolikoak 23 haize-sorgailu izanen lituzke, eta 34,5 Mw-ko potentzia guztira. Deierri, Gesalaz, Girgillao eta Mañeruko udal mugapeetan kokatzen da, eta 19 kilometroko linea elektriko bat egin beharko litzateke sortutako energia ebakuatzeko, REEk Deikazteluko eremuan proiektatu duen azpiestazioraino.
Ziraukiko Gainak parke eolikoan interes berezia eskatzen du mehatxatutako hegazti espezieek (Bonelli arranoa, besteak beste) talka egiteko duten arriskuak, galzoriko espezie hori errekuperatzeko planaren aplikazio eremuan baita. Horrez gain, funtsezko alderdia izanen da eremuko paisaiaren gaineko balioetan izanen den eragina aztertzea. Halaber, garrantzitsuak izanen dira ebakuazio linea elektrikoak sor litzakeen inpaktuak, parke eolikoaren batera aztertu behar direnak.
Aldez aurreko kontsulta tramitearen emaitza
La Dehesa parke eolikoari buruz
KONTSULTATUAK | ERANTZUNAK |
FUNESKO UDALA | |
AZKOIENGO UDALA | |
BIODIBERTSITATEA ZAINTZEKO ZERBITZUKO ZUZENDARIA | |
ENERGIAREN ETA MEATEGIEN ZERBITZUA | |
LURRALDEAREN ANTOLAMENDUKO ETA HIRIGINTZAKO ZUZENDARIA | |
UNIBERTSITATE PUBLIKOA | |
GURELUR | X |
NAFARROAKO EHIZA FEDERAZIOA | |
GAMESA | X |
AZAGRAKO UDALA | |
VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA-KULTURAKO ZUZENDARI NAGUSIA | X |
NEKAZARITZAKO AZPIEGITUREN ZERBITZUA | X |
HERRI LANAK | X |
NAFARROAKO UNIBERTSITATEA | |
EKOLOGISTAK MARTXAN | |
LANZADURIA | |
ADECANA |
Gurelurrek nabarmentzen du parkea ingurumenaren aldetik balio handia (bereziki ornitologikoa) duen eremu batean kokatzen dela. Horrez gain, mehatxatutako fauna espezieak daude, eta haien joan-etorrien gaineko eragina izateko arriskua nabarmentzen du. Azpimarratzen da Caluengo-La Castellanan dagoen estepako hegaztiak zaintzeko intereseko eremua hurbil dagoela, eta abelbideek ukipenak izanen dituztela. Ingurumen arloko intereseko beste elementu batzuk ere aipatzen dira, hala nola paisaia eta landaredi naturaleko azalerak. Landaredi naturaleko azalera horiek kontserbazio maila altua dute, eta Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko 92/43/EEE Zuzentarauak babestuak daude.
Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak kontsiderazio batzuk egin ditu bide eta trenbide azpiegiturei buruz, bete beharko direnak proiektua gauzatzen bada.
Arkeologia Atalak txosten batean adierazi du aztarnategirik ez dagoela eremuan. Ondare Arkitektonikoaren Atalak txosten batean adierazi du proiektuak ez duela ukipenik sortzen bere eskumeneko arloetan.
Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak eskatu du 5 haize-sorgailuren kokapena justifikatzeko, ureztalurreko mahastiak ukitzen baitituzte.
Gamesa Energía SAk adierazi du ezen, hurbil dagoenez, tramitatzen ari den parke eolikoak perturbazioak sor ditzakeela lehenago tramitatzen ari zen Gamesak sustatutako beste parke eoliko batean.
IEAren irismen-txostena, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak egina.
Proposatutako parkeak 3 Mw-ko 11 haize-sorgailu izanen lituzke, 2 haize-sorgailuko eta 9 haize-sorgailuko bi lerrokaduratan, 2.800 bat metroko distantziarekin haien artean. Haize-sorgailu guztiak alorretan kokatzen dira; horietako 7 Caluengo-La Castellanan dagoen estepako hegaztiak zaintzeko intereseko eremuaren barnean, eta gainerako 4ak hortik hurbil.
Halaber, aipatu behar da inguruneetan Caluengo parke eolikoa funtzionamenduan dagoela, hori ere Desarrollo de Energias Renovables de Navarra SLk sustatua, eta sustatzaileak dakiela parke horrek hegaztiengan duen eragina, egindako ingurumen jarraipenean eskuratu diren datuen arabera, eta proiektatutako La Dehesa parke eolikoaren eremua Nafarroako G10X Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren eremuaren ondo-ondoan dagoela. UPS hori Gamesa Energia SAUk sustatu zuen, eta horren gaineko Ingurumen eraginaren adierazpena egin zen Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak irailaren 28an emandako 1498/2010 Ebazpenaren bidez.
Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak irailaren 28an emandako 1498/2010 Ebazpen horretan, kontuan harturik proiektutako haize-sorgailuek okupatzen duten azalera handia, Caluengo-La Castellanan dagoen estepako hegaztiak zaintzeko intereseko eremuaren hurbiltasuna, multzoak paisaian duen inpaktu handia eta proiektatutako linea elektrikoaren ingurumen ukipenak, sortuko liratekeen ingurumen arloko inpaktuak larritzat jo ziren, multzoko eremu batzuetan inpaktuak askoz txikiagoak izan arren. Horregatik guztiagatik, eremu horretan aurreikusitako parke eolikoak, aurkeztutako moduan, bideraezintzat jo ziren ingurumenaren aldetik. Ingurumen arloko baldintza horiek betetzeko, Gamesa Energía SAU aldatzen ari da Nafarroako G10X Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala.
Azkenik, alderdi positibo bat aipatu behar da: La Dehesa parke eolikoaren ebakuazioa Caluengo parke eolikoan eraikitako linea elektrikoaren bidez eginen litzateke, eta horrela ebakuazio linea berri batek sortuko lituzkeen ingurumen arloko inpaktuak kentzen dira.
II. ERANSKINA
Jendaurrean jartzeko tramitearen emaitza
Gurelur, Fondo navarro para la protección del medio natural.
Gurelurrek alegatzen du proposatutako parke eolikoek ukipen larriak sortuko lituzketela Barasoain, Añorbe, Oloritz, Tirapu eta Untzueko udalerrietan haize-sorgailurik eta haiei lotutako azpiegiturarik ez duten lurralde eskasetan, eta parke eolikoetan hiltzen diren animalien kopurua handituko luketela. Aipatzen dute garrigek, abariztiek, erkameztiek eta 92/43/EEE Zuzentarauan sartzen diren beste formazio batzuek osatutako zenbait habitat ukituko liratekeela.
Gurelurrek abenduaren 24ko 645/1996 Foru Dekretua aipatzen du. Horren bidez parke eoliko berrien onespena eten egin zen, eta Gurelurren ustez foru dekretu hori onestea ekarri zuten arrazoiak indarrean daude. Ildo horretatik, Nafarroako 2005-2010erako Energia Plana aipatzen du. Horretan eskatzen zen kokapen eoliko berriak ez ezartzeko, salbu parke esperimentalak badira edo dauden parkeen potentzia handitzen bada.
Horrez gain, parke eolikoa Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko 2/93 Foru Legearen 8. artikuluaren kontrakoa da: “debekaturik dago beren habitat natural, kabi, kume-zulo eta ugalketa-eremu, negu-toki eta atseden-eremuak bestelakotu eta hondatzea”. Adierazten du gaur egun eremua haize-sorgailuez beteta dagoela, eta animaliek eta paisaiak ezin dituztela horrek sortzen dituen inpaktu sinergikoak jasan. Parke eoliko berriek ondorio horiek handituko lituzkete, eta hegaztiek hor bizi direnean eta migratzen dutenean zeruak zeharkatzeko dituzten espazioak itxiko lituzkete.
Aipatzen du parke eolikoek LAPetan gorde beharreko lurzoru urbanizaezin gisa (ingurumeneko balioko lurzoru gisa) agertzen diren lurrak ukituko lituzketela, eta lur horiek LAPetan sartzea ekarri zuten balio naturalak kontserbatzeko helburuaren kontrakoa izanen litzatekeela. Azkenik, adierazten du Ingurumen eraginaren azterlanaren aurka dagoela. Izan ere, azterlanak ingurumen eragina larritzat baloratzen du, eta eskatzen du kritikotzat jotzeko.
–Erantzuna:
Ukitutako habitatei dagokienez, aipatu behar da 2016ko maiatzean sustatzaileak proiektuaren aldaketa bat aurkeztu zuela. Bertan haize-sorgailu batzuen kokapena eta bide batzuen trazadura aldatu ziren, habitaten gaineko ukipena minimizatzeko.
Ingurunean dauden ingurumen arloko balioak, alegatzaileak aipatuak, kontuan hartu dira Ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozeduran, bai Ingurumen eraginaren azterlanean bai ukitutako zerbitzuen txostenetan. Azkenik, ebazpen hau prestatzean ere hartu dira kontuan, eta horregatik proiektuaren haize-sorgailu batzuk ukatu dira, zehazki mendi-labore mosaikoko eremu bat eta/edo hegaztiak ukitzen dituztelako.
Olorizko Udala.
Olorizko Udalak UPSaren aldeko balorazioa egiten du, energia bigunak ezartzen direlako. Natur ingurunearen gaineko ukipenei dagokienez, adierazten dute behar diren neurriak ezarri behar direla obrek habitatetan sortzen dituzten ukipenek habitatetan kalte konponezinak ez ekartzeko. Seinalatzen dute aztarnategi arkeologi batzuk daudela, eta haize-sorgailuek ukitzen ahal dituztela. Horregatik, Arkeologia Atalaren dagozkion baimenak izan behar dira. Azkenik, adierazten dute obran erabilitako bideak mantendu eta konpontzeko plan bat eskatu behar zaiola sustatzaileari.
–Erantzuna:
Ukitutako habitatei dagokienez, aurreko alegazioan erantzun da.
Arkeologia Atalak eremuko aztarnategien gaineko txostena egin du, eta sustatzaileak jarraipen arkeologia egin behar du ondare arkeologikoa ukitzen ahal duen edozein obra egin ahal izateko.
Red Eléctrica de España, SAU.
REEk adierazi du Orkoien-Tafalla 200 kV-eko linea elektrikotik mantendu beharreko segurtasun tarteak kontuan hartu behar direla obra guztietan.
–Erantzuna:
Dagozkion alderdiak kontuan hartu dira proiektuaren behin betiko diseinuan.
III. ERANSKINA
Udalek 2016ko maiatzeko dokumentazioari buruz egindako txostena
Añorbeko Udala.
Eskatzen du 10. poligonoko 27. lurzatian proposatzen den 3. haize-sorgailua poligono horretako herrilurretako lurzati batean (32.ean, 67.ean edo 69.ean) kokatzeko. Beste trazadura batzuk proposatzen dituzte 3. haize-sorgailuaren sarbiderako.
Sustatzaileak iradokizuna aztertu du, eta erantzun du teknikoki bideraezina dela, 2. edo 4. turbinekin mantendu behar diren gutxieneko distantzia ez litzatekeelako mantenduko. Halaber, adierazten du teknikoki ez dela posible ondoko turbinak tokiz aldatzea, San Esteban I eta II parke eolikoen ebakuazio GTALek espazioa mugatzen duelako.
Artaxoako Udala.
Adierazten dute Tirapu parke eolikoak balio ekologiko handiko eremu bat okupatuko duela. Izan ere, kontserbazio oneko heskai eta pinudiak daude eremuan. Zehazki, Tirapu parke eolikoaren 1. eta 2. turbinen instalazioan (Añorbeko lurretan instalatzen dira) eta egin beharreko bide eta zangetan kontuan hartu beharreko zenbait alderdi adierazten ditu.
Ondorioztatzen dute LAP-4an definitutako irizpideak errespetatu behar direla, instalazioak paisaian eraso konponezina ez ekartzeko behar diren neurri zuzentzaileak hartu behar direla eta ondare arkeologikoan ukipenak saihestu behar direla, eta obran erabilitako bideak mantendu eta konpontzeko plan bat eskatzen dute.
Sustatzaileak adierazten du Artaxoak dagokion zatia jasoko duela, bere udal mugapean dagoen ukipenaren arabera, ukipen hori sortzen duten azpiegituren arabera, hau da, turbina, bideak, tentsio ertaineko sarea, etab. Makinak kokatzeko, irizpide tekniko eta ingurumenekoak erabiltzen dira, lurren jabetzari erreparatu gabe.
Natur ingurunearen gaineko ukipenei dagokienez, sustatzaileak adierazten du alderdi hori kontuan hartu dela Ingurumen eraginaren azterlana eta proiektua prestatzean, eta 2016ko maiatzeko dokumentazioan optimizazioa eta hobekuntza bilatu direla natur ingurunearen gaineko ukipenak minimizatzeko. Ondarearen gaineko ukipenei dagokienez, dagokion departamentuak txosten bat egin zuen, eta kontuan hartu dira proiektuaren azken konfigurazioan.
Erabilitako bideak mantendu eta konpontzeko planari dagokionez, adierazten du alderdi horiek dokumentazioan agertzen direla, eta kontuan hartuko direla proiektua gauzatu eta bukatzean. Halaber ustiapen fasean.
Sustatzaileak adierazten du bideek 13 metroko zabalera gauzatze fasean izanen dutela bakarrik, eta, lehengoratu eta landareztatu ondoren, azkenean 6 metroko zabalera izanen dutela.
Olorizko Udala.
Azterketa zehatza egiten du proiektuak sortuko lituzkeen ukipenei buruz. Natur ingurunearen gaineko ukipenei dagokienez, uste du sustatzaileak zehaztu behar dituela, udalak ezagutu behar duen dokumentazio xehakatu batean, proiektuaren zatiak egiteko behar diren lur mugimendu guztiak, hondeaketak, lur-pilaketak, etab., bai eta aplikatuko diren neurri zuzentzaileak ere. Nabarmentzen dute Olorizko udal mugapean paisaiaren aldetik kalitate handia duten nekazaritzako eta abeltzaintzako paisaia asko daudela, mosaiko mediterraneoen adierazgarri. Bertan, landutako lurzatien artean, otalurrak, hegiak eta landare naturaleko zuhaiztiak kontserbatzen dira. Gogorarazten dituzte Zugastia eta Zugastiko Gainak alderdiak eta, oro har, paisaia berezi horretan sortuko den ikusizko ukipen garrantzitsua. Adierazten dute LAP-4an definitutako irizpideak kontuan hartu beharko direla. Behar diren neurri zuzentzaileak aplikatu behar dira ezarpenak paisaian eraso konponezina ez sortzeko.
Horrez gain, adierazten dute ondare arkeologikoaren babesa bermatu behar dela, eta obran erabilitako bideak mantendu eta konpontzeko plan bat egin behar dela.
Sustatzaileak erantzun du aipatu alderdiak eta Udalak 2014ko jendaurreko tramitean adierazi zituenak oso antzekoak direla. Adierazten du alderdi horiek, oro har, kontuan hartu direla tramitazioan aurkeztutako dokumentazioan, eta ukipena 2016ko maiatzeko dokumentazioan nabarmenki murrizten dela, bai lurraldekoa bai ingurumenekoa.
Ondarearen gaineko ukipenei dagokienez, Arkeologia Atalak txosten bat egin zuen, eta kontuan hartu dira proiektuaren azken konfigurazioan. Erabilitako bideak mantendu eta konpontzeko planari dagokionez, adierazi behar da alderdi horiek dokumentazioan agertzen direla, eta kontuan hartuko direla proiektua gauzatu eta bukatzean. Halaber ustiapen fasean.
Sustatzaileak adierazten du bideek 13 metroko zabalera gauzatze fasean izanen dutela bakarrik, eta, lehengoratu eta landareztatu ondoren, azkenean 6 metroko zabalera izanen dutela. Plataformen handitzea oso txikia da, eta lehengoratu eta landareztatuko dira obra bukatu ondoren.
Tirapuko Udala.
Proiektuak herrian sortuko lituzkeen inpaktu nagusiak azaltzen ditu, zehazki Tirapuko parke eolikoaren iparraldeko lerrokaduraren haize-sorgailuek sortuko lituzketenak. Lehenbizi, ikusizko inpaktua nabarmentzen da, Elmendi alderdian 100 metroko 4 haize-sorgailuek sortua, hirigunetik ikusten baitira eta bidegabe sartzen baitira eremuaren landa paisaian. Ikusizko inpaktu horrez gain, dauden errotek sortua gehitu behar da. Bigarrenik, adierazten dute San Esteban parke eolikoaren errotak Tirapuko hirigunetik entzuten direla, bereziki hego-haizeak jotzen duenean, eta herritik hurbilago egonen liratekeen makinak instalatzeak hirigunetik entzuten den soinua handituko luke. Azkenik, adierazten dute aipatu errotek sortuko lituzketen beste inpaktu negatibo batzuk, hala nola hegaztien joan-etorrien gaineko hesia handitzea, paisaia hondatzea eraiki eta funtzionamendu faseetan herritik hurbil dagoen natur ingurune batean, ibilgailuak etengabe ibiltzea eta, azkenean, higiezinek balioa galtzea eta herriak bizitegi gisa duen erakargarritasuna murriztea.
Adierazitako arrazoiengatik, Tirapuko Udala 5., 6., 7. eta 8. haize-sorgailuak instalatzearen erabat kontra dago.
Bestetik, eskatzen du Barasoaingo parke eolikoaren 4. haize-sorgailua, Tirapuko udal mugapeko lurzati partikular batean kokatua, herrilurretan kokatzeko, horren ondoriozko diru-sarrerek Tirapuko populazio osoarengan eragina izan dezaten.
Sustatzaileak uste du udalak balorazio zehaztugabea egiten duela, espedientearen dokumentazio osoa kontuan ez hartzeagatik, proiektua eta Ingurumen eraginaren azterlana barne. Bertan paisaiaren gaineko eraginaren azterlan bat dago, eta haren simulazioak ez datoz bat udalak adierazitako ondorioekin. Halaber, adierazten du eraginaren azterlanean soinu inpaktua aztertzen dela, eta egiaztatzen da legezko baldintzak ez direla inola ere urratzen. Horrez gain, sustatzaileak planteatzen du behar diren egiaztapenak egitea eta horien ondoriozko neurriak hartzea, bermatzeko herritarrek hautemateko zaratarik ez dagoela.
Olkozko Kontzejua.
Kontzejuak eskatzen du Tirapuko parke eolikoaren 5., 6., 7. eta 8. haize-sorgailuak beste toki batean kokatzeko, hiriko hirigunean sor lezaketen ikusizko eta soinu inpaktuagatik.
Sustatzaileak azaltzen du lau makinak ze distantziatara kokatuko liratekeen, eta, bere azterlanen arabera, ez dago ikusizko inpakturik. Populazioak soinua entzuten badu, prest dago egoera baloratu eta zuzentzeko.
Barasoaingo Udala.
2016ko maiatzeko dokumentazioan aurkeztutako aldaketak aztertzen ditu, eta udaleko arkitektoaren txostena aurkezten du. Bertan ondorioztatzen da jarduera bateragarria dela eremu horretarako ezarritako lurzoruaren babesarekin.
Iragarkiaren kodea: F1611560
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
