1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko urriaren 26an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide bat izendatzen duena.
Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 4.1 artikuluak d) idatz-zatian ezartzen du Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia osatuko dutela, besteak beste, maila ez-unibertsitarioetako Nafarroako ikastetxe publiko eta pribatuetako ikasleen bi ordezkarik, ikasleen elkarteek edo horien federazioek, ordezkagarritasunaren arabera, proposatuta izendaturik.
Bestalde, aipatu foru legearen 5. artikuluak dio Nafarroako Gobernuak izendatuko dituela Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak, Hezkuntzako kontseilariaren proposamenari jarraikiz, 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Bestetik, Nafarroako Eskola Kontseiluaren edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 13. artikuluak ezartzen du Nafarroako Eskola Kontseiluko kideek izaera hori galduko dutela, besteak beste, hari uko egiten diotenean.
Azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.4 artikuluarekin bat, Eskola Kontseiluan edo Hezkuntzako Batzorde Nagusian postu hutsen bat gelditzen bada, beste kide bat izendatuko da, postua utzi duenari dagokion agintaldia bukatu bitarte aritzeko.
Nafarroako Gobernuak 2016ko apirilaren 6an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako maila ez-unibertsitarioetako ikastetxe publikoetako ikasleen ordezkari izendatu zuen Josu Millán Bargodá jauna.
2016ko urriaren 17an, Eskola Kontseiluko buruak txosten batean dio Josu Millán Bargodá jaunak uko egin diola kide izateari eta, postu hori bete dadin kudeaketak egin ondoren, Andoni Amadoz Azpiroz jauna izendatzea proposatzen du Eskola Kontseiluko kide berri gisa, aurrekoaren ordez.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Andoni Amadoz Azpiroz jauna Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide izendatzea, Nafarroako maila ez unibertsitarioetako ikastetxe publikoetako irakasleen ordezkari gisa, Josu Millán Bargodá jaunaren ordez, 2015eko urriaren 28an eratutako Kontseiluari geratzen zaion agintaldia bukatu bitarte.
2. Erabakia Josu Millán Bargodá jaunari eta Andoni Amadoz Azpiroz jaunari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2016ko urriaren 26an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1612198