1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
1256E/2016 EBAZPENA, urriaren 26koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko B-6 unitate morfologikoko B-6.1.1 eta B-6.1.2 lurzatien xehetasun azterlana, Valentín Domeño SLk sustatua, hasiera batean onesten duena.
Aurkeztu den proiektuak Burlatako udal mugapeko 2. poligonoko 971. eta 1002. lurzatietan du eragina.
Lurzatian lerrokadurak eta sestrak seinalatzea du xede xehetasun azterlanak, bai eta zenbait determinazio morfologiko eta konposizioko ere, erreferentziako lurzatietan eraikitako gorputzak soluzio arkitektoniko bateratua izan dezan. Orobat, indarreko araudian atiko gisa aurreikusita dagoen solairua etxebizitzetarako solairu bihurtuko da; horrenbestez, B+8+A izatetik B+9 izatera igaroko da.
Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialari aldaketa bat egin zitzaion Hirigintza eta Etxebizitzaren arloan Urgentziazko Neurriak Hartzeko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legearen lehen xedapen iragankorraren 1. idatz-zatian ezarritakoaren babesean, UPSko I. banaketa eremuko konpentsazio batzordeak sustaturik, eta indarrean jarraitzen du gaur egun. Aldaketa hori Nafarroako Gobernuak 2010eko maiatzaren 17an hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen (2010eko 68. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 4koa), eta haren araudia 2010eko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 20an, testu bategin gisa.
Halaber, hauen bidez behin betiko onetsi ziren lurzati horietan eragina duten xehetasun azterlanak: Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariaren maiatzaren 14ko 90/2012 Foru Agindua (2012ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 7koa) eta Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiaren martxoaren 25eko 47E/2013 Ebazpena (2013ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 22koa), hurrenez hurren.
Hirigintzako antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa bat da, xehetasun azterlan baten xede eta eskumena dena. Autonomia erkidego mailako hirigintza arloko legerian (35/2002 Foru Legearen 62. artikulua eta horrekin bat heldu direnak) eta lurralde antolamenduko tresnetan ezarritakoari jarraitzen dio, tramitazioari eta xedeari dagokienez.
Xehetasun azterlan hau tramitatu eta onestea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari dagokio, 35/2002 Foru Legearen 43.1.d) artikulua aplikatuz, udalez gain Evelyn McHale diko plan sektorial bat garatzen duen tresna delako.
Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena azterturik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Hasiera batean onestea Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren B-6 unitate morfologikoko B-6.1.1 eta B-6.1.2 lurzatien xehetasun azterlana, Valentín Domeño SLk sustatua.
2. Espedientea jendaurrean jartzea eta ukitutako udalei entzutea ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratuz. Bi tramite horiek aldi berean eginen dira, eta 20 egun iraunen dute.
Ondorio horietarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (Alondegi kalea, 1. 1. solairua, 31002, Iruña), eta epe horretan zilegi izanen da bidezkotzat jotzen den nahi adina alegazio idatziz aurkeztea.
Gainera, dokumentua Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoan kontsultatzen ahalko da, bai eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren web orriko “Jendaurreko epea eta parte-hartze publikoa” izeneko atalaren bidez ere: www.ExposicionPublicaOT.navarra.es.
3. Ebazpen hau Udalez gaindiko Plan Sektorialaren eraginpeko lau udalei, Konpentsazio Batzordeari, Iruñerriko Mankomunitateari eta xehetasun azterlanaren sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2016ko urriaren 26an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.
Iragarkiaren kodea: F1612227