1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
792/2016 EBAZPENA, urriaren 20koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Salestarren Udalez gaindiko Plan Sektorialeko aldaketaren araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen duena. Bide lotuneei buruzkoa da, eta sustatzailea Salestarren UPSko UE-1eko Konpentsazio Batzordea da.
Gobernuak 2016ko abuztuaren 24an hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen “Salestarrak” udalez gaindiko plan sektorialaren aldaketa. Bide lotuneei buruzkoa da, eta sustatzailea Salestarren UPSeko UE-1eko Konpentsazio Batzordea da.
Erabaki horretan ezarritako determinazioetako bati erantzunez, 2016ko irailaren 23an sustatzaileak testu bategina aurkeztu zuen, erabakian jasotako determinazioak jasotzen dituena, bai eta baietsitako alegazioen eta egindako txosten sektorialen edukia ere.
Sustatzaileak eskatu zaion dokumentazioa aurkeztu duenez, eta kontuan hartuz Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2016ko urriaren 17ko txostena, bidezko da araudian aldatutako artikuluak argitaratzea plan sektorialeko aipatu aldaketari buruz.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. “Salestarrak” udalez gaindiko plan sektoriala aldatzeko araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Bide lotuneei buruzko plana da, eta sustatzailea Salestarren UPSeko UE-1eko Konpentsazio Batzordea da. Aipatu artikuluak ebazpen honi gehitutako eranskinean jaso dira.
2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen epe horiek.
3. Ebazpen hau Eguesibarko Udalari, sustatzaileari eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2016ko urriaren 20an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.
ERANSKINA
Udalez gaindiko plan sektorialaren aldaketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: F1612122