213. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

NAFARROAKO PARLAMENTUA. Administrazio-kudeaketako maila ertaineko teknikari lanpostu bat betetzeko deialdia. Epaimahaiaren aldaketa.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2016ko urriaren 24an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2016ko martxoaren 14an hartutako erabakiaren bidez, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko administrazio-kudeaketako maila ertaineko teknikari lanpostu bat oposizio bidez eta txanda irekian betetzeko deialdia onetsi zuen (2016ko apirilaren 1eko 62. NPAO).

Parlamentuko legelari Manuel Pulido Quecedo jaunak, zeina aipatu erabakian epaimahai kalifikatzaileko idazkari izendatu baitzen, abstentzio-idazkia aurkeztu zuen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 28.2a) artikuluan aurreikusitako arrazoia dela medio. Mahaiak horren berri izan zuen 2016ko urriaren 17ko bileran.

Parlamentuko legelari Miguel Esparza Oroz jaunak, zeina epaimahai kalifikatzaileko ordezko idazkari izendatu baitzen, abstentzio-idazkia aurkeztu du, halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 28.2a) artikuluan aurreikusitako arrazoiarengatik.

Horrenbestez, beharrezkoa da epaimahai kalifikatzaileko idazkari titularra eta ordezkoa izendatzea. Zerbitzu Orokorretako buruak proposamen bat aurkeztu du horretarako.

Hori horrela, deialdiaren oinarriekin bat eta Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuko 5. artikuluan esleitutako eskumenen arabera, hona

ERABAKIA:

1. Adieraztea Parlamentuko legelari Miguel Esparza Oroz jaunak aurkezturiko abstentzio-idazkiaren berri izan duela, zeinaren bidez uko egiten baitio Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko administrazio-kudeaketako maila ertaineko teknikari lanpostu bat oposizio bidez eta txanda irekian betetzeko deialdiko epaimahai kalifikatzaileko ordezko idazkaria izateari.

2. Nafarroako Parlamentuko legelari Silvia Doménech Alegre andrea aipatu deialdiko epaimahai kalifikatzaileko idazkari izendatzea, eta Kontuen Ganberako legelari Gemma Angélica Sánchez Lerma andrea ordezko idazkari.

3. Agintzea erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, bai eta Parlamentuko web orrian eta iragarki-oholean ere.

Iruñean, 2016ko urriaren 24an.–Parlamentuko lehendakaria, Ainhoa Aznárez Igarza.

Iragarkiaren kodea: F1612189