4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. Delitu arinen gaineko judizioa, 507/16
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, mehatxuengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
Iruñean, 2016ko irailaren 13an.
Nik, Inés Hualde Juvera andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, delitu arinengatik (mehatxuen delitu bat) bideratzen ari den 0507/2016 judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna eta Francisco Gabriel Aquino Arca salatzailea eta Mirecha Tomasa Ríos Aquino eta Francisco Javier Urdin Ayape salatuak. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:
Epaitza: Mirecha Tomasa Ríos Aquino eta Francisco Javier Urdin Ayape absolbitu egiten ditut hasiera batean leporatu zitzaien falta arinetik, eta kostuak ofizioz ordaintzeko dekretatzen dut.
Ebazpen hau ez da irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Eta Francisco Gabriel Aquino Arcari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2016ko urriaren 17an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aida González Arce.
Iragarkiaren kodea: J1611664