213. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 4a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

638/2015 hitzezko judizioa (PZL 250.2)

Dicona SAk sustaturik, Araiz prokuradore jauna ordezkari eta Cervera Corbatón legelari jauna defendatzaile dituela, epaitegi honetan 638/2015 hitzezko judizioa bideratzen ari da Limpiezas Mider SCren eta Mikel Martínez Torranoren aurka, eta 2016ko martxoaren 1ean 56/2016 epaia eman da. Hona hemen xedapen zatia:

000056/2016 epaia.

Epaitza: osorik baiesten dut Araiz prokuradore jaunak, Dicona SAren izenean eta Mider SCren (edo SI) eta Mikel Martínez Torrano jaunaren aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, nagusiki Mider SCren (edo SI) kondenatzen dut, eta, subsidiarioki (eskusiorik ezean edo Mider SCk edo SIk ondasunik ez badu), Mikel Martínez Torrano, honako zenbateko hauek ordaintzera:

1. 1.905,55 euro.

2. Zenbateko horren gaineko interesak, 2016ko otsailaren 5etik epaia eman bitartean diruaren legezko interes tasarekin, eta tasa hori bi puntuan handituta epai honen egunetik ordainketa osoa egin bitartean.

3. Prozeduraren kostuak, ordaintzekoak izanez gero.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei (auzi-jartzaileak eskatuta, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren ediktuen bidez jakinaraziko zaio demandatuari auzialdia iraungi baino lehen), eta ez dela errekurtsorik onartzen (auziaren zenbatekoa ez baita 3.000 eurotik gorakoa).

Beraz, nire epai honen bidez, lehen auzialdian behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut idazpuruan ageri diren tokian eta egunean. Epaiaren lekukotza autoei erantsiko zaie, eta epaien liburuan jasoko da.

Eta Mider SCri eta Mikel Martínez Torranori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016ko uztailaren 29an.–Justizia Administrazioaren letradua, M.ª Victoria Baztan Maisterra.

Iragarkiaren kodea: J1611911