213. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 4a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 377/2016 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Amaitutzat jotzea eta artxibatzea organo judizial honetan bideratu den prozesu monitorio hau, Financiera El Corte Inglés E F C SAk eskaturik bideratu dena Wambaka Toto Ndanduren aurka, 1.337,90 euro erreklamatzeko, gehi itundutako interesak.

Alderdi demandatzaileari igortzea, demanda betearazlea egin dezan, bidezko bada; jakinarazten zaio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea beharko duela baldin eta abiarazitako betearazpenaren diru kopurua 2.000 eurotik gorakoa bada (PZLaren 539.1 artikulua).

Berrikuspen-errekurtsoa jar daiteke bost eguneko epean.

Eta Wambaka Toto Ndanduri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016ko urriaren 13an.–Justizia Administrazioaren letradua, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1611666