213. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA, GOIZUETA, ARESO ETA ARANOKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, familia langile izateko lanpostu bat lan-kontratuarekin oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena

2016ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 19an, familia langile izateko lanpostu bat lan-kontratuarekin oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Haren 7. oinarriarekin bat, epaimahaiak M.ª Jesus Ariztimuño Canflanca izendatzeko proposamena egin du.

Iragarki hau argitaratu eta ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak deialdiaren 7.1 oinarrian zehaztutako dokumentuak aurkeztu beharko ditu Mankomunitatearen bulegoetan. Ez badu dokumentazio hori aipatu epean aurkezten, ezin izanen da izendatu, eta bere jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira.

Leitzan, 2016ko urriaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Josune Marzol Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L1612046