2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
2016ko aurrekontuan aldaketak egiteko zazpigarren espedientea. Behin betiko onespena. Kreditu berezia
2016ko 190. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ean, aurrekontuko aldaketa –kreditu bereziaren bidezkoa– hasiera batean onesteko osoko bilkuran hartutako erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
KREDITU BEREZIA:
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 30.000,00 euro.
FINANTZAKETA:
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 30.000,00 euro.
Zizur Nagusian, 2016ko urriaren 24an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1612139