213. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

4. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2016ko urriaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen laugarren aldaketa Udalaren 2016ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Mendigorrian, 2016ko urriaren 25ean.–Alkatea, Iosu Arbizu Colomo.

Iragarkiaren kodea: L1612137