2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Jarduera sailkatuak. Baimena
Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den jardueraren espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Ulzama Packaging SL. Jarduera: kartoiak inprimatzeko eta packaging-eko lantegia. Tokia: Sarriguren bidea kalea, 3 (1. poligonoa, 349. lurzatia).
Uharten, 2016ko urriaren 26an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.
Iragarkiaren kodea: L1612140