2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALAR
Aurrekontuko 1/2016 aldaketa. Hasierako onespena
Etxalarko Udalak, 2016ko urriaren 27an eginiko osoko bilkuran, 2016ko aurrekontu orokorreko aldaketa hasiera batez onetsi zuen (01-2016 espedientea).
Espediente hori ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epean, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.
Jendaurrean egoteko epea iraganik alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.
Etxalarren, 2016ko urriaren 28an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.
Iragarkiaren kodea: L1612217