2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROIBAR
Aurrekontuetako aldaketak. Behin betiko onespena
Aurrekontuetako aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2016ko urriaren 4ko 192. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betikoz onetsi eta ematen dira argitara, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Kreditu berezia:
–Kontu-saila: 1 4190 2279900.–EAPren Idazketa: 4.730,00 euro.
Finantzaketa:
–1 87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 4.730,00 euro.
Kreditu gehigarria:
–Kontu-saila: 1 4390 4670000.–Urrobi Partzuergoaren ekarpena: 18.606,73 euro.
Finantzaketa:
–1 87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 18.606,73 euro.
Kreditu gehigarria:
–Kontu-saila: 1 4121 6810001.–Baso jarduerak: 37.141,48 euro.
Finantzaketa:
–1 87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 16.489,35 euro.
–1 7508008.–Baso jarduerentzako diru-laguntza: 20.652,13 euro.
Erron, 2016ko urriaren 25ean.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.
Iragarkiaren kodea: L1612127