2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Laburpena, euskara ikasteko diru-laguntzen deialdiarena. 2016/2017 ikasturtea
(2016ko uztaila eta 2017ko ekaina bitartean egindako ikastaroak)
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 321008.
Berriozarren, 2016ko urriaren 19an.–Alkatea, Raúl Maiza González.
OINARRIAK
1.–Xedea.
Deialdi honek arautzen dituen beken xedea da euskara ikasteak sortzen dituen gastuak, neurri batean, finantzatzea.
2.–Eskaerak noiz arte eta non aurkeztu.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, eskaerak epe hauen barrenean aurkez ditezke:
a) 2016ko azaroaren 1etik 30era.
–2016ko uztailetik irailera eginiko ikastaro trinko eta barnetegiak.
–Ikastaro estentsiboak (2016ko iraila / 2017ko ekaina).
b) 2017ko ekainaren 1etik uztailaren 15era.
–2016ko urritik 2017ko ekainera eginiko ikastaro trinko eta barnetegiak.
–2016ko irailaren ondoren hasitako ikastaro estentsiboak.
Epe horiek ezin izanen dira luzatu eta ez da eskaerarik onartuko epe horietatik kanpo.
3.–Laguntzen zenbatekoa.
Laguntza matrikularen kostuaren %40 izanen da, gehienez ere. Laguntzak 2017ko aurrekontuko diru-laguntzen kontu-sail honen kargura finantzatuko dira: “euskara ikasteko diru-laguntzen deialdia”.
Iragarkiaren kodea: L1612302