2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Udal Plan Orokorreko lurzoru urbanizagarriko
2. sektorearen aldaketa
Behin betiko onetsi da Berako Udal Plan Orokorra 2. sektorean aldatzeko espedientea, Berako Udalak sustatua, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak abuztuaren 22an emandako 77E/2016 Foru Aginduaren bitartez. Onespen hori 2016ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 30ean. Orain argitara ematen da Udal Plan Orokorreko aldaketaren testu osoa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 71/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Beran, 2016ko urriaren 17an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.
ERANSKINA
Aldaketaren araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1611701