2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERRO
Onespena, zerbitzu anitzetako langilearen lanpostu bat, lan-kontratu pean eta lanaldi partzialean (lanaldiaren %30) betetzeko izangaien behin betiko zerrendarena
Erroibarko Udaleko alkateak, 2016ko urriaren 25ean, 194/2016 Ebazpena eman zuen. Haren bidez onetsi zen zerbitzu anitzetako langilearen lanpostu bat betetzeko izangaien behin betiko zerrenda.
2016ko 190. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 30ekoan, argitaratu zen zerbitzu anitzetako langilearen lanpostu bat betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda.
Alegazioak aurkezteko epea bukaturik, eta ikusirik ez dela alegaziorik aurkeztu, bidezko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.
Horrenbestez,
EBATZI DUT:
1. Izangai onartuen behin betiko zerrenda hau onestea:
ZENBAKIA | IZEN-DEITURAK |
1 | ECHEVERZ BALDA, IVAN |
2 | FAGOAGA MARTIARENA, PILAR |
3 | MARMAUN JUANENA, ADRIANA |
4 | MORENO RAMOS, IRENE |
5 | SARAGÜETA ZAZPE, AMAIA |
6 | TORREA CASTERA, IBAI |
7 | ZABALZA IRIARTE, ANA MARIA |
2. Baztertuak:
Inor ez.
3. Oposizioko lehen eta bigarren ariketak 2016ko azaroaren 11n izanen dira, ostirala, Erroibarko Udaletxean (Frantziako errepidea, z.g., Lintzoain 31696), 09:00etan lehena eta 12:00etan bigarrena.
Ariketetarako dei bakarra eginen da. Hartara, nortasun agiri nazionala edo baliokidea, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak baliozkotzat jotzen duen beste nortasun agiri bat aldean dutela agertu beharko dute izangaiek.
Azterketara agertzen ez direnak edo beren nortasuna lehen adierazi bezala frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.
4. Ebazpen hau epaimahaiko kideei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Lintzoainen, 2016ko urriaren 25ean.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.
Iragarkiaren kodea: L1612162