212. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

10. poligonoko 724. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, Alkatetzaren 2016ko urriaren 24ko 107/2016 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Oscar Arbeloa Garcíak sustatu duen xehetasun azterlana, Oibarko 10. poligonoko 724. lurzatian dagoen familia bakarreko etxebizitza handitzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Oibarren, 2016ko urriaren 24an.–Alkatea, Pedro Lanas Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L1612078