212. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Alkatetza ordeztea

Ablitasko Udaleko alkateak, 2016ko urriaren 24an, ebazpen hau eman zuen:

Alkatetzaren eginkizunak ordeztea.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta ondokoetan xedatzen da alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapenaren ordenaren arabera, hura Udaletik kanpo dagoenean, eta ahalmenak bertze baten eskuetan uztea espresuki egin behar dela horretarako.

Urriaren 27tik 30era udalerritik kanpo egon behar dut.

Aipatu legeriak emandako eskudantziak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Ángel Sola Corral alkateordea izatea nire ordez ariko dena alkatearen eginkizun guztiak bereganatuta, Ablitasko udal mugapetik kanpo naizenean, urriaren 27tik 30era.

2. Honako hau Ángel Sola Corrali jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehen bilkura arruntean.

Ebazpen honen aurka aurkeztu ahalko dira:

1.–Nahi bada berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.

3.–Orobat, eta aukeran, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ablitasen, 2016ko urriaren 24an.–Alkate udalburua, Cecilio Antón Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1612036