2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABERIN
Bide publikoa desafektatzeko espedientea. Hasierako onespena
Aberingo Udalak, 2016ko urriaren 24ko osoko bilkuran, legez eskatzen den quoruma zuela eta gehiengo osoz, hasiera batean onetsi zuen bide publiko baten tarte baten kalifikazio juridikoaren aldaketa, jabari eta erabilera publikoko ondasun izatetik ondareko ondasun izatera igaro dadin; bide tarte horren azalera 1.111,21 m² da, eta 2. poligonoko D azpilurzatiko 300. eta 646. lurzatien artean dago.
Xedea da ondoren 1.424,14 m² dituen beste lursail batekin trukatzea, bide publiko berria izan dadin. Lursailaren titularra Arinzano SL sozietatea da.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12.ean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten.
Aberinen, 2016ko urriaren 25ean.–Alkatea, David Arnedillo Urricelqui.
Iragarkiaren kodea: L1612105