212. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 3a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Ebroko Ur Konfederazioko buruaren ebazpena,
El Val urtegia erregulatzeko 2016ko kanona onestekoa

Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua, 1986ko 103. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 30ean) eta ur konfederazioen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Ur Konfederazioko Zuzendaritza Teknikoko 4. Ustiapen Zerbitzuak El Val urtegia erregulatzeko 2016ko kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 4. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2016ko martxoaren 31ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, Ur Konfederazio honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2016ko maiatzaren 3an, El Val urtegia erregulatzeko 2016ko kanonaren proposamena onetsi zuen, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2016ko maiatzaren 23an eta 25ean eta ekainaren 6an Zaragozako, Soriako eta Nafarroako aldizkari ofizialetan argitaratu zen iragarki bat, hurrenez hurren, El Val urtegia erregulatzeko 2016ko kanonak jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunetan jendaurrean jartzeko erabakiari buruzkoa:

2015eko ekainaren 23an amaitu zen jendaurreko epean, Queiles ibaiaren eta El Val urtegiaren Erabiltzaileen Batzorde Nagusiak erreklamazioa aurkeztu zuen, eta Ebroko Ur Konfederazioaren Zuzendaritza Teknikoak horren gaineko txostena eman zuen.

Aurkeztutako erreklamazioa eta emandako txostena baloratu ondoren, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua) xedatutakoa ikusirik eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluen eta Uraren Administrazio Publikoaren Erregelamendua eta Ur Plangintza onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, burutza honek El Val urtegia erregulatzeko 2016ko kanona onesteko ebazpena eman du; hauxe da xedapen zatian erabakitakoa:

Queiles ibaiaren eta El Val urtegiaren Erabiltzaileen Batzorde Nagusiak aurkeztutako erreklamazioa ontzat hartu eta El Val urtegia erregulatzeko 2016ko kanona, espediente honen xedea, alegia, onestea, ondotik ematen diren balio berri hauekin, aurrekoak berrikusi ondoren:

1.–Hektareak, urtegia eraiki aurreko ureztalurrak: 13,72164371 euro/hektarea.

2.–Metro kubikoak, urtegia eraiki aurreko ureztalurrak: 0,00164361 euro/hektarea.

3.–Metro kubikoak, urtegia eraiki aurreko horniduran, 0,01190098 euro/metro kubikoa.

4.–Metro kubikoak, kontsumitu gabe industrian erabiltzeko, 0,00595048 euro/metro kubikoa.

5.–Hektareak, urtegia eraiki ondoko ureztalurrak: 95,20781014 euro/hektarea.

6.–Metro kubikoak, urtegia eraiki ondoko horniduran, 0,05950489 euro/metro kubikoa.

7.–Metro kubikoak, kontsumituz industrian erabiltzeko, 0,05950489 euro/metro kubikoa.

8.–Hektareak, Iruesko erretenaren ureztalurretan: 0,20308033 euro/hektarea.

9.–Metro kubikoak, Iruesko erretenaren ureztalurretan, 0,00002432 euro/metro kubikoa.

–Ebazpen hau Nafarroako, Soriako eta Zaragozako probintzietako aldizkari ofizialetan argitara ematea.

–Ebazpen hau jakinaraztea erreklamazio egileari, haren aurka aurkez ditzakeen errekurtsoen berri emanez.

–Erakunde honen Zuzendaritza Teknikora eta Ekonomia Zerbitzura igortzea, jakin dezaten.”

Ur Jabari Publikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Ur Konfederazioan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2016ko urriaren 21ean.–Idazkari nagusia, M.ª Dolores Pascual Vallés.

Iragarkiaren kodea: E1612037