212. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTSOL

Hirigintza hitzarmena, 1. poligonoko 102. lurzatiari dagokiona. Hasierako onespena

Santsolgo Udalak, 2016ko urriaren 21ean, honako erabaki hau hartu zuen: “Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23. artikuluan eta ondokoetan ezarritakoarekin bat, erabaki du hasiera batez onestea Eusebio Irigoyen Azcuek eta Asier Mancisidor Guerrerok, Irigoyen Azcue Eusebio y Mancisidor Guerrero SCIren izenean eta hura ordeztuz, eta Santsolgo Udalak sinaturiko hirigintzako hitzarmena, 1. poligonoko 102. lurzatian Udalari dagokion aprobetxamenduaren %10aren ordez dirua eman dakion. Hirigintza hitzarmena hogei egunez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Santsolen, 2016ko urriaren 24an.–Alkatea, Francisco Javier Díaz de Ilarraza Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1612035