2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Aurrekontuko 14, 15 eta 16. aldaketak.
Behin betiko onespena
2016ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu-gehikuntzak:
Kreditua gehituko duen aurrekontuko aplikazioa 1 1510 60900 da “Haur eskolarako bideari zoladura ematea” eta “Mena Fundazioaren lurrak aparkaleku gisa egokitzeko obrak”, kreditua 20.000 euro gehituko duena.
Kreditua gehituko duen aurrekontuko aplikazioa da 1 9330 22609 “Ikus-entzunezkoen ondarea berreskuratzea”, kreditua 19.000 euro gehituko duena.
Kreditua gehituko duen aurrekontuko aplikazioa da 1 3410 2274001 “Beste kirol jarduera batzuk”, kreditua 12.500 euro gehituko duena.
Gastuen gehitze hori finantzatuko da gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez, 51.500 eurokoa baita.
Garesen, 2016ko urriaren 24an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1612039